Eduki publikatzailea

Aldaketak Antxoko eta Trintxerpeko zinegotzien arreta-zerbitzuan

Udal hauteskunde berrien atarian, jakinarazten dugu maiatzeko zinegotzien arreta-zerbitzuak aldaketak izango dituela:

  • Antxon (antxo@pasaia.net) alkateordeak herritarrak artatuko ditu maiatzaren 2an, osteguna, 18:00etatik 19:30era Azokan.
  • Trintxerpen (trintxerpe@pasaia.net), agenda arazoak direla eta, alkateordeak ezin izango du arretarik egin.
Hauteskundeen ondoren gobernu talde berriak bere arreta-egun eta -ordutegiak finkatuko ditu eta, ondoren, behar bezala zabalduko dira.