Eduki publikatzailea

Behin-behineko oharra: udal zergak ordaintzeko epeak malgutuko dira

Aurki ebazpen formal bat onartuko da

Pasaiako Udalak Ebazpen bat onartuko du laster, Covid19a dela-eta, zerga-arloan hartuko diren neurriak ezartzeko. Besteak beste, epe berriak zehaztuko dira.

LIKIDAZIOAK ETA PREMIAMENDUZKO PROBIDENTZIAK

Alarma-egoera ezarri zenean (2020ko martxoaren 14an) borondatezko epean ziren likidazio eta premiamenduzko probidentzien ordainketa-epea luzatuko da.

ZERGA-ERROLDAK. TALDEKAKO ETA ALDIZKAKO JAKINARAZPENAK

Halaber, honako zerga-errolda hauen borondatezko epeak luzatuko dira.

  1. Bide publikoan terrazak, mahaitxoak eta antzeko elementuak jartzea.
  2. Etxez etxeko laguntza, azokak, ondasun higiezinen errenta eta kanona: 2020-2 epea.
  3. Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga.
  4. Ura eta saneamendua: 2019ko 3. lauhilekoa.
  5. Jabari publikoaren erabilera.

Borondatezko epea martxoaren 20an amaitzen zitzaien helbideratutako ordainagiriei dagokienez (1 eta 2 zenbakiak eta aurrekoak), zenbatekoa kontuan zordundu bazaie, zergadunak bankuan zordunketa hori baliogabetu dezake, eta borondatezko beste epe bat emango zaie.

Aldian behin ordaintzekoak diren gainerako tasak banan-banan aztertuko dira, eta dagozkion erabakiak hartuko dira.

ZATIKATZEAK ETA GERORATZEAK

Martxoaren 25ari eta apirilaren 10ari dagozkion zatikatze- eta geroratze-epeak atzeratuko dira.