Eduki publikatzailea

Zatoz gurekin euskaltegira!

Zatoz euskaltegira

 

PASAIAKO UDAL EUSKALTEGIA

TXIRRITA EUSKALTEGIA

 Matrikula epea: Irailaren 1etik 30a bitartean. Aurkitu zure neurriko ikastaroa!

 

GAZTEAK

Gazteen gogoko gaiak euskaraz landuz, euskara ikasteko  modu erraz eta berria.

  • Eskolak eta tailerrak: euskara ikasteko eskolak eta gazteen gogoko gaiak euskaraz ikasteko aukera ikastaro berean.
  • Tailerrak: lantzeko gaiak taldeko gazteek aukeratuko dituzte (teknologia berriak, sukaldaritza, argazkilaritza, antzerkia, pelikulak, musika, ingurunea ezagutzeko txangoak, eskulanak, perkusioa,...)
  • Astean 5 ordu: 3 eskola-ordu eta 2 tailer-ordu.
  • Astelehenetan: Ordu eta erdiko eskola.
  • Asteazkenetan: Ordu eta erdiko eskola.
  • Ostegunetan: bi orduko tailerra.
  • Urria-ekaina bitartekoa
  • Ikastaroa doan izateko aukera:
  • Prezioa: 165 € (orduko euro bat). Bi alditan ordaintzeko aukera (%50 azaroan eta %50 abenduan)
  • Beka-sistema: asistentziaren %85 gainditzen duenari, matrikularen %100 bueltatuko zaio.
  • Bi adin-tarte bereiziko dira:  16-20 urte bitartekoak eta 20-30 urte bitartekoak

 

GURASOAK

Gurasoek euskara ikasteko talde bereziak.

  • Ikastaroaren ezaugarriak
  • Gurasoen intereseko gaiak jorratzen dira eskoletan
  • Umeek ikastetxeetan lantzen dituzten abesti eta jolasak ikasten dira
  • Haurra eskolatuta dagoen ikastetxean bertan egin daiteke ikastaroa, taldea sortzen bada.
  • Astean 6- 8 ordu
  • Astean bi edo hiru egunetan
  • Urria-ekaina bitartean
  • Ikastaroa doan izateko aukera:
  • Prezioa: 153,11€ 
  • Beka-sistema: asistentziaren %85 gainditzen duenari, matrikularen %100 bueltatuko zaio.

 

LANGABETUAK

Langabetuek euskara ikasteko modurik azkarrena.

  • Egunean 5 ordu eta astean 4 eskola-egun
  • Astelehenetik ostegunera bitartean
  • Hiruhileko ikastaro trinkoak: Urria-abendua bitartekoa, urtarrila-martxoa bitartekoa eta apirila-ekaina bitartekoa
  • Ez da matrikularik ordaindu behar.
  • Asistentziaren %85 gainditzen ez duenak ikastaroa amaitu ondoren, matrikula ordaindu beharko du (Langabetuaren egoeraren arabera: 160 €, 80 € edo 30 €).

 

 MERKATARIAK

Merkatariek dendan bertan euskara ikasteko aukera berria.

  • Ikastaroa online, dendan bertan
  • Astean 4 ordu, autoikaskuntza: dendariak, bere kabuz, dendan. 
  • Astean ordu eta erdi, mintzapraktika: euskaltegian, merkatarien taldea elkarrekin.
  • Astean ordubeteko tutoretza: irakaslea dendara joango da asteko lanak errepasatzera.
  • Astean sei ordu eta erdi
  • Urria-ekaina bitartean
  • Ikastaroa doan izateko aukera:
  • Prezioa: 116 € (aurrez aurreko ikastaro ordu bakoitzeko 1,40 €)
  • Beka-sistema: asistentziaren %85 gainditzen duenari matrikularen %100 bueltatuko zaio.

 AUTOIKASKUNTZA

Boga programa informatikoa, euskara on-line ikasteko. Tutoretza, mintzasaioak eta mintzalaguna.

 

  • Astean 6 ordu internet bidez.
  • Mintzasaioa astean behin ordubete. Euskaltegian talde baten barruan.
  • Tutoretza saioa 0,5 ordu. Programa informatikoan egiten den lanen arabera (biastean behin).
  • Prezioa: 488 euro