Eduki publikatzailea

Xabier Etxanizen "Denok gara google" liburuaren aurkezpena

Apirilaren 23an Nazioarteko Liburuaren Eguna dela-eta, Pasaiako liburutegiek liburu aurkezpen honetara gonbidatzen ditu herritar guztiak.

  • Denak gara Google
  • Xabi Etxaniz Rojo
  • Apirilaren 30ean
  • 19:00etan
  • Antxoko liburutegian

Eleberri honetako protagonistak bila dabiltza. Horietako bat eguzki-lore baten azpian ezkutatzen den emakume baten bila dabil; beste bat, berriz, iraganeko mamu baten peskizan ari da. Badakite zer bilatu nahi duten. Ez dakite nola. Badakite zer bilatu nahi duten, zer topatuko duten ez dakite ordea.

Bilaketak. Bizitza osoa ematen dugu bilatzen: zoriontasuna, maitasuna, dirua, ospea, sexua, arrakasta, lana, ongizatea, egia… Denok bilatzen dugu zerbait, eta bila genbiltzan hori topatzen dugunean, bilaketa berriak egiten hasten gara.

Batzuetan hobea izaten da bilatzen duzun hori ez topatzea. Bai baitago ez jakitea baino gauza latzagorik.