Eduki publikatzailea

VI. Gipuzkoako bakailao-pintxoen lehiaketa

Donibanen, martxoaren 10ean

Otsailaren 24tik martxoaren 8ra Gipuzkoak berriz ere bakailao zaporea izango du. Ekimen honen sustatzaileak dira Pasaiako Udala eta Oarsoadea Garapen Agentzia; babesleak dira Gipuzkoako Foru Aldundia, Rueda jatorri izena eta Amstel; eta enpresa laguntzaileak honako hauek:  Salanort, Barajilla, Bacalao Santymar, Berzosa, RJ, Café Baque, Makro, Pago de Cirsus, Hosteleryko, Bodega k5, Innova Chef, La Gilda del Norte eta Cebank.

Gipuzkoa osoko 38 tabernak parte hartuko dute Gipuzkoako Bakailao Pintxoen VI. Txapelketa honetan (Irun, Hondarribia, Errenteria, Pasaia, Donostia, Beasain, Ezkio eta Usurbilgoak).

Bi astetan gastronomian adituak diren 10 epaimahaikideak (sukaldariak, kritiko gastronomikoak eta bakailao-enpesak) 39 taberna horietan izango dira, pintxoak dastatu eta euren balorazioak emateko.

12 pintxo onenak bakarrik iritsiko dira final handira, zeina martxoaren 10ean izango den Pasai Donibaneko Kulturgunean. Han sukaldariek zuzenean prestatuko dituzte pintxoak jendearen aurrean, eta beste Epaimahai batek epaituko ditu pintxoak. Epaimahaikideak: Rebeca Barainca eta Felix Manso sukaldariak, Mikel Corcuera eta Catherine Marchand kazetari eta kritiko gastronomikoak, eta Amsteleko arduradun Ramón Nería.

Sukaldaritza ikuskizuna 16:00etan hasiko da eta 19:00etan izango da sari-banaketa.