Eduki publikatzailea

Uztailaren 17a bitartean, Pasaiako Portzelana erakusketa Victor Hugo etxean

Pasaiako portzelana lantegia Baignol anaiek sortu zuten, 1851ean. Étienne Baignolen bilobak ziren, Limogeseko lantegiaren sortzailearenak. Pasaiako lantegia 1915 urtera arte izan zen martxan, pertsona desberdinen ardurapean.

Pasaiako biztanleak izan ziren, batez ere, lantegi honetako langileak, nahiz eta, hasieran, zenbait artisau frantses aritu ziren, lan espezializatuenetarako.

Ekoizpenaren kalitatea lehenengo urteetan (1851-78) bereziki ona izan zen, eta, gero, urteek aurrera egin ahala, gainbehera etorri zen. Piezek ez dute lantegiko markarik, eta horrek zaildu egiten du jatorria zehaztea.

Lantegia Arizabalo jauregian -"non orea prestatzen zen eta piezak modelatu nahiz dekoratzen ziren- eta ondoko lur-sailetan egon zen -"non labea eta lehortegiak zeuden-". Egun, ez da adreiluzko tximinia besterik geratzen zutik.

LIBURUAREN AURKEZPENA

  • Non: Pasai Donibaneko Udal Liburutegia
  • Data: Ekainak 1, 19:00

ERAKUSKETA

  • Non: Victor Hugo Etxea (Pasai Donibane)
  • Irekiera: Ekainak 3, 19:30
  • Data: Ekainak 3-Uztailak 17
  • Ordutegia:
    • Asteazkena, osteguna eta ostirala, 17:00-20:00
    • Larunbata, 11:30-13:30 / 17:00-20:00
    • Igandea, 11:00-14:00