Eduki publikatzailea

Antxoko Usozeko eremua aparkaleku bezala egokitu da

Pasaiako Udalak Usozeko eremua aparkaleku bezala egokitu du behin-behinekoz, alarma-egoerak dirauen bitartean.

Ezohiko neurri hau hartu da, osasun-sisteman lan egiten dutenek hala eskatu dutelako; izan ere, haien lan-saioak bukatu eta etxera itzultzean, arazoak izaten dituzte aparkalekuak aurkitzeko; eta barrutian lan egiten duten osasun-arloko profesionalek ere zailtasunak izaten dituzte aparkatzeko.