Eduki publikatzailea

Antzerkia (“Roman y Julieta”) eta bi Zineforum-saio (“Chica seria y responsable” eta “Larogei egunean”) Aniztasunaren hilabeteko egitarauaren eta Pasaiako Etxean Bizi programaren barruan

Urteak EZ dira aitzakia, urteak betetzeko aukeraz gozatzeko

Maiatzak 31: ANTZERKIA: ROMAN ETA JULIETA

  • BOROBIL konpainiaren eskutik.
  • Zer egingo zenuke aita 30 urte gutxiago dituen zaintzailearekin maiteminduko balitz?
  • AKTOREAK: Jose Ramon Soroiz, Tanya De La Cruz, Ainhoa Aierbe, Asier Sota eta Alazne Etxeberria. EGILEA: Iñaki Rekarte. ZUZENDARIA: Anartz Zuazua.
  • EGUNA ETA ORDUA: maiatzaren 31n, 19:00etan. (Iraupena: 90´)
  • LEKUA: Pasai Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.
  • SARRERA: 5 euro.
  • HIZKUNTZA: gaztelania.

Ekainak 5: ZINEFORUMA: Immigrazioa eta generoa. Dokumentala: “Chica seria y responsable”.

  • Zuzendaria: David Macián. (Iraupena: 15´)
  • "Chica seria y responsable" dokumentala etxeko zerbitzuan lanean ari diren sei emakume migratzaileren bizitzetako testigantzetan oinarritutako film laburra da.
  • Ikus-entzuleen sariaren irabazlea Zine Dokumentalaren eta Giza eskubideen VII. edizioko Zinemaldian.
  • Ondoren, solasaldia protagonistekin.
  • EGUNA ETA ORDUA: ekainaren 5ean, 19:00etan. (Iraupena: 15´)
  • LEKUA: Trintxerpeko Alkateordetzan.
  • SARRERA: librea, aretoa bete arte.
  • HIZKUNTZA: euskara eta gaztelania.

Ekainak 11: ZINEFORUMA: “LAROGEI EGUNEAN”

  • Axun, 70 urteko emakumea, alabaren senar ohia zaintzera joango da ospitalera. Bere ezusterako, ondoko gaixoa zaintzen duen emakumea Maite da, nerabezaroko lagun mina, 50 urte luzetan ikusi ez duena. Gaztetan zuten kimika oraindik bizirik dagoela sumatuko dute berehala. Axolagabe gozatu eta dibertitzen dira elkarrekin, Axun, Maite lesbiana dela jabetzen den arte. Bere sentimenduak dudan jarriko ditu Axunek: zeri jarraitu, buruari edo bihotzari?
  • EGUNA ETA ORDUA: ekainaren 11n, 18:00etan. (Iraupena: 105´)
  • TOKIA: Antxoko Kultur Etxean.
  • SARRERA: librea, aretoa bete arte.
  • HIZKUNTZA: euskaraz, gaztelaniaz azpititulatua.
  • Ondoren, solasaldia izango da Pasaiako Udalaren Etxean Bizi Programako kasu-kudeatzaile den Maitane Irurietarekin eta Matia Fundazioko Nerea Etxaniz eta Maider Azurmendirekin.

Aniztasunaren hilabeteko egitarauaren barruan eta Pasaiako Etxean Bizi programaren barruan sustatutako ekimenak.