Eduki publikatzailea

Urperaketak: Erakusketa, tailerrak eta hitzaldiak

Ana María Benito, Javier Mazpule eta Pasaiako udal liburutegien eskutik, erakusketa, tailerrak eta hitzaldiak antolatuko dira herriko liburutegietan urriaren 7tik azaroaren 27ra.

Pasaiak beti izan du harreman zuzena itsasoarekin, baina ez beti pozgarria.

Azken hamarkadetan gertatutako hainbat itsasontziren urperaketak izango ditugu gogoan jarduera hauen bitartez.

Doakoak izango dira denak. Animatu zaitezte jardueretan parte hartzera.

Urriak 10

  • Solasaldia: Nabarra  Boua eta Matxitxakoko bataila. Donibaneko Ubera liburutegian 19:00etan.

Azaroak 18

  •  Haur tailerrak Donibane eta San Pedroko liburutegietan 17:30ean

Azaroak 19

  • Solasaldia: Petracho, Lasarte, Carreira eta Marero. San Pedroko liburutegian 19:00etan. 

Azaroak 20

  • Pelikula: Salven al Buchenhain (Donostian 1976an urperatua). Trintxerpeko liburutegian. 19:00etan

Azaroak 27 - ATZERATU EGIN DA

  • Solasaldia: Gultav Traderen hondoratzea. Antxoko liburutegia. 19:00. ATZERATU EGIN DA (data berria jakin bezain laster aditzera emango da)