Eduki publikatzailea

Ur mozketa Trintxerpen eta San Pedron

2019ko irailaren 23tik 24rako gauean Trintxerpe eta San Pedron presio handiko ur-banaketaren sarean mozketak egingo dira, une batez sarea zatikatu, eta ur-ihesak bilatzeko.

Lan horiek goizaldeko 1:00etan hasi, eta 3:00ak aldera amaituko dira.

Ez dirudi ur-mozketa horiek etxebizitzetan eragin handia izango dutenik. Soilik goiko solairuetan edo goiko auzoetan dauden etxebizitzek nabaritu ahal izango dute presio eta/edo ur falta.

Barkatu eragozpenak.