Eduki publikatzailea

Ur-mozketa Antxon, matxuragatik

Antxoko barrutiko ur-hoditerian matxura bat gertatu da.
Udal zerbitzuak lanean ari dira zerbitzua lehenbailehen berrezartzeko.

Udaleko zerbitzu teknikoek adierazi dute atsedenik gabe lan egingo dutela, matxura konpondu arte; eta, ezustekorik ezean, agian ur-hornidura arratsaldeko azken orduan edo iluntzean berrezartzeko aukera izango dela.

Bien bitartean, Donostiako Udalaren laguntzari esker, Eskalantegi kalean bi gune prestatu dira, edateko ura hartu ahal izateko: bat 38. zenbakiaren parean eta bestea anbulatoriotik gertu. Herritarrak gune horietara hurbil daitezke edozein eratako ontziekin, behar duten ura hartzera.


Hautsitako hodia aldatzeko lanak arratsaldeko 15:30etan amaitu dira eta ur-horniduraren zerbitzua berreskuratu da.

Udalak Antxoko bizilagunei barkamena eskatu nahi die matxurak sortutako eragozpenengatik.