Eduki publikatzailea

Pasaiako haurren udaleku irekiak

Pasaiako Udalaren Gazteria Departamentuak aurten berriz Udaleku Irekiak antolatu ditu. Udalekuen bitartez, haurrek udan gozatzeko aukera izango dute, eta bide batez, ikastetxeetan urtean zehar bereganaturiko euskara erabiltzeko gune egokia izango dute.

Udalekuak dira Pasaian erroldatuak dauden haurrentzat edo Pasaian ikasten duten haurrentzat, baldin eta 2009. eta 2016. urte bitartean jaiotakoak badira (bi urteak barne).

Uztailaren 1etik 31ra izango dira, eta ordutegia hau izango da: 9:30etik 13:00etara, astelehenetik ostiralera. Taldeak  10 eta 12 haur bitartekoak izango dira, eta begirale bana izango dute. Askotariko jarduerak egingo dituzte: tailerrak, jolasak, eskulanak, txangoa igerilekura, antzerkia eta beste hainbat; lagunartean Pasaiako kultura eta ingurunea ezagutzen dituzten bitartean.

Matrikulazio-epeak apirilaren 29tik maiatzaren 10a bitarte iraungo du; beraz, epe hori errespetatu behar da, bestela ezin izango da matrikula egin. Plaza-kopurua mugatua da, 320 guztira; eta kopuru hori gaindituz gero, zozketa egingo da. Matrikula 78 eurokoa da eta ordainketa haurraren izenean egin beharko da kontu korronte honetan: Kutxabank  ES55-2095-5400-02-1061652334.

Izena ematerakoan, matrikula orriarekin batera, ordainagiria eta haurraren osasun txartelaren kopia aurkeztu behar dira. Haur Hezkuntzako umeei dagokienez, nortasun agiriaren edo familia-liburuaren kopia aurkeztu behar dute.

Haur txikiek ez dute fardelik erabiliko.

Aurten, iaz bezala, izena emateko modua aldatuko da: Pasaiako ikastetxeetan edo Gazteria Departamentuan izena eman beharrean, barrutietako HAZ bulegoetatik bideratuko dira matrikulak: izen-emate orria  jaso, bete eta dagozkion agiriak bertan aurkeztuko dira.

Epe hori errespetatzeko eskatzen dugu; ez da epez kanpo matrikularik onartuko, Udaleku Irekien antolaketa egokia izan dadin.

 

Matrikula orria

PDF (0,18 Mb)