Eduki publikatzailea

Udaleku irekietan begirale izateko izen-ematea

Pasaiako Udalaren Gazteria Departamentuak jakinarazten du uztailerako antolatu dituen "Pasaiako Udalekuak” egitarauan begirale izateko izen-emate epea irekiko dela. Epea datorren apirilaren 29an, astelehena, hasiko da, eta maiatzaren 8an, asteazkena, amaituko da.

Era berean, Gazteria Departamentuak jakinarazi nahi du hautaketa-prozesuaren ondorioz sortuko den zerrenda beste egitarau edo behar batzuetarako erabili ahal izango duela.

Udalekuetan onartua izateko eta hautaketa prozesuan parte hartzeko baldintzak hauek dira: 18 urte izatea eta euskara jakitea. Hautagaiek proba bat egin beharko dute eta hautaketa-sistemaren irizpideen araberako merituak ere baloratuko zaizkie.

Izena emateko sistema berria erabiliko dugu: dokumentazioa paperean entregatu beharrean, hautagaiek www.urtxintxa.eus loturaren bidez egingo dute izen-ematea (epea zabaltzen denetik aurrera); informazio-orrietan adieraziko zaie zein urrats jarraitu behar duten izena emateko. 

Ezarritako epearen barruan izena eman ondoren, Udaleku Irekiak kudeatzen dituen enpresak proba bat egingo die hautagaiei, Gazteria Sailak gainbegiratuta. Proba hori maiatzaren 10en, ostirala, izango da 16:00etan Udal Euskaltegian (Euskadi etorbidea, 61, Trintxerpe).  Proba izango da 45 minutu inguruko talde-dinamika. Talde gehiago egin behar izanez gero, beste ordutegi batzuk emango zaizkie.

Hautatuek oinarrizko prestakuntza-ikastaro batean hartu beharko dute parte, Udalekuetarako beharrezkoak izango dituzten programazio ereduez, metodo pedagogikoez, eta abarrez, gutxieneko heziketa  izan dezaten. Ikastaro hori ekainaren 7an eta 8an izango da Arrokaundieta gazte aterpetxean. Ezinbestekoa da ikastaro horretan parte hartzea, udalekuetan lan egiteko.

Epe hori errespetatzeko eskatzen dugu; ez baita begirale izateko eskaerarik onartuko epez kanpo.

 

Informazio orria

PDF (0,40 Mb)