Eduki publikatzailea

Udalak emakumezkoen parte-hartzea sustatzeko bi hitzarmen sinatu ditu: ILLUMBE ARRAUN ELKARTEArekin eta RAKETISTAK LOKKErekin

ILLUNBE AE kirol-elkarteak Pasaian du egoitza soziala, eta onura publikoko izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak (erregistro-zenbakia 1340). Antonio Vazquez Aido, ILLUNBE AE-ren presidente gisa, Itsaso Andueza eta Izaskun Gomez, Pasaiako AlkateaAskotariko kirol-jarduerak eskaintzen ditu Pasaiako eta Oarsoaldeko biztanleen mesedetan. 

Klubak 2016-2017 denboraldian sortu zenetik hona hogeita hamargarren urteurrena ospatuko du. Ospakizun horretaz gain, elkarteak apustu handia egingo du, emakumezkoen parte-hartzea sustatzeko.

Proiektuan aurkeztu dituzten jarduera-ildoen artean, helburu hauek azpimarratu behar dira: 

HELBURU OROKORRAK:

-Bi urteko epean emakumeen trainerua osatzea. 
-Klubeko emakumeak ahalduntzeko prozesua garatzea, nola zuzendaritzaren eginkizunetan, hala eginkizun teknikoetan. 
-Emakume kirolariaren irudia zabaltzea.

HELBURU BEREZIAK:

-Maila guztietan emakumeak izatea.
-Emakumearen ahalduntzea kirol arloan.
-Zuzendaritzan eta kirol zereginetan emakumearen protagonismoa handitzea.
-Klubean berdintasunaren alde lan egitea, eta eredua aldatzea.
-Euskal kulturari eta tradizioari jarraipena ematea.
-Osasuna lantzea, jarduera fisikoaren bitartez.
-Euskara sustatzea eta hobetzea.

Pasaiako Udala eta ILLUNBE AE jakitun dira kirol elkarte bakan honek duen garrantziaz, eta horregatik egoki irizten diote norabide berean ahaleginak batzeari, emakumezkoen kirol-praktika sustatzearren.  Horregatik, Pasaiako Udalak badakienez ILLUNBE AE-k ahalegin handia egingo duela egindako apustuarekin, lankidetza-hitzarmena sinatzea erabaki du, 3600 €-ko ekarpena eginez Ilunbe AE-ri datorren 2016-2017 denboraldirako.


RAKETISTAK LOKKE kirol-elkarteak Oiartzunen du egoitza soziala eta onura publikoko izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak (erregistro-zenbakia AS/G/20004/2016). Elkartearen nahia da RAKETISTAK LEHEN ETA ORAIN KULTUR KIROL ELKARTEAREN eta emakume kirolari horien historia ezagutzera ematea. Garai bateko ikur izan dira, eta urteetan isilik iraun dute. Elkarteak hainbat jarduera eskaintzen ditu interes publikokoak direnak, eta Pasaiako herritarren mesederako direnak. 

Klubak 2016-2017 denboraldian proiektuan aurkeztu dituen jarduera-ildoak garatuko ditu. 

Emakume kirolarien historiaren berri eman eta haien ibilbidea dokumentatu ez ezik, ikus-entzunezkoen bitartez informazioa hedatuko du. Halaber, modalitatearen praktika berreskuratu ahal izango du, eta tresnak jarriko ditu eskura, diziplina horretako partidak eskaintzeko. 

Pasaiako Udala jakitun da kirol-elkarte bakan honek zer garrantzi duen, eta zer helburu bete nahi dituen, eta horregatik egoki irizten dio norabide berean ahaleginak batzeari, sustatze-lana egiteko dokumentazio, ikus-entzunezko hedapen eta proiektuaren zabalkundean.  Hori horrela, Pasaiako Udalak badakienez RAKETISTAK LOKKE-k ahalegin handia egingo duela egindako apustuarekin, lankidetza-hitzarmena sinatzea erabaki du, 2610 €-ko ekarpena eginez datorren 2016-2017 denboraldirako.