Eduki publikatzailea

Udal ludoteketan izena emateko epea zabalik

Trintxerpe-San Pedro, Donibane eta Antxoko ludotekek 2016-17 ikasturtearen bigarren zatirako  izen-emate epea zabalik dute Ludoteketako bazkideak ez diren haurrentzat.  

Zerbitzu hau 4-12 urte arteko haurrei zuzendua dago. Udalaren Gazteria Departamentuaren menpe dago eta Kantauri Ludiko Elkarteak kudeatzen du. Udalerrian oso harrera ona du; izan ere, orain arte arratsaldero  ludotekek  prestatzen  duten eskaintza 260 haur baino gehiago gozatzen ari dira.

Gizarte- eta hezkuntza-ekipamenduak dira, haurrek topaketarako eta jolaserako leku bat izan dezaten; gainera, euskara landu eta gizarteratzea gara dezakete. Ildo horretan, haurrak modu sortzailean garatzeko, lagun berriak egiteko, irudimena estimulatzeko eta, partekatuz, jokoez arduratzeko aukera ematen duten espazioak ere badira. 

Aldi berean, haurrek eskolan ikasten duten euskara aberasteko helburua dute, izan ere askotan ez dute handik kanpo hitz egiteko aukerarik izaten.

Jolas-jarduera ugari egiten dira ludoteketan; esaterako, jolas askeak, mahai-jolasak, lantegiak, txotxongiloak, txangoak, jolas- eta liburu-mailegua, etab.

Hiru zentroek ekainera arte izango dituzte ateak zabalik, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:00era, eta larunbatetan 11:00etatik 13:00etara. Izena ematen duten haurrak ez daude egunero joatera behartuak; egoki irizten dioten egunetan joango dira.

Otsailetik ekainerako bigarren zati honetarako inskripzio-epea 28an bukatuko da. Ikasturte erdi honetarako 28,10 €-ko kuota ezarri da.

Eskaera formalizatzen den une berean ordainduko da kuota. Era berean, instalazioak ezagutu nahi dituzten interesdun guztiek, helduek zein haurrek, ludoteketan har dezakete hitzordua, lokalak ezagutzeko. 

Matrikula zuzenean egingo da:

  • Trintxerpe-San Pedroko Ludotekan, Espinosa de los Monteros plazan (Tel.: 943-392510; kantauri ludoteka@gmail.com)
  • Donibaneko Ludotekan, J.J. Otaegi plazan (Tel.: 943 517290; doniludoteka@gmail.com)
  • Antxoko Ludotekan, Azoka eraikinean (Tel.: 943 510645; antxo ludoteka @gmail.com).