Eduki publikatzailea

Udal ludotekak. Ikasturte bukaerako txangoak

Pasaiako udal ludoteketan laster bukatuko da ikasturtea; eta ondo bukatzeko, jarduera ugari eta indartsuak antolatu dituzte, eta horietan parte hartu dutenen kopurua handia da: 350 haur-bazkide inguru.   

Handienek (8-12 urtekoek) ekainaren 10ean, larunbata, egun osoko irteera egingo dute Igeldo parkera eta Ondarreta hondartzara. Igeldon hainbat jarduerez gozatzeko aukera izango dute eta ondoren hondartzara joango dira. Bazkaria eraman behar dute. Irteera 10:00etean izango da eta 18:00 aldera etorriko dira bueltan.

Txikienek (4-8 urte) maiatzaren 27an egun osoko irteera egingo dute Lasarteko Monkey Parkera. Han inguruko parke batean bazkaldu eta arratsaldea bertan pasatuko dute. Bazkaria eraman behar dute. 

Trintxerpe-San Pedro, Donibane eta Antxoko ludotekak gizarte- eta hezkuntza-ekipamendua dira, Pasaiako Gazteria eta Kirol Sailaren mende daude, eta Kantauri Ludiko Elkarteak kudeatzen ditu, eta oso harrera zabala dute Pasaiako familien artean.