Eduki publikatzailea

Udal liburutegietako irakurketa kluba

Pasaiako liburutegietako euskarazko irakurketa klubak aurrera darrai hileroko saioekin. Taldea 2016ko urrian hasi zen biltzen, Xabier Etxaniz Rojo idazleak dinamizatuta, eta hilero elkartzen da aurretik aukeratutako liburuak aztertzeko. Hurrengo saioa otsailaren 17an izango da, Aritz Gorrotxategiren "Koldar hutsa zara" liburuaz jarduteko.

“Koldar hutsa zara” istorio indibidual eta kolektibo baten fikziozko kronika da, belaunaldi batena, diktaduraren eta trantsizioaren artean jaiotako belaunaldiarena. Aritz Gorrotxategi idazlea bertan izango da, eta taldekideekin batera aztertu ahal izango ditu liburuaren irakurketak sortu dituen hausnarketak.

Aurrera begira, ekainera bitartean, beste lau liburu irakurriko dituzte taldean, hala nola:

  • Martxoa / Marzo 12ETAN BERMUTA JASONE OSORO
  • Apirila / Abril JAKOBIAN ERAIKIA ALAA AL ASWANI
  • Maiatza / Mayo KATU JENDEA EIDER RODRIGUEZ
  • Ekaina / Junio GERRA TXIKIA LANDER GARRO