Eduki publikatzailea

Udal Gaztelekuen ikasturte-hasiera

Pasaiako Udalaren Gazteria Departamentuak jakinarazten du irailaren 15ean, ostirala, irekiko dituztela ateak Trintxerpe-San Pedroko eta Donibaneko bi udal-gaztelekuek. Arratsaldeko 5:00etan ekingo zaio uztailaren erdialdera arte luzatuko den aurtengo denboraldiari.

Era berean, Antxon irekiko den gazteleku berriaren obrak laster hasiko direla aurreikusita dago. Antxoko gazteleku hau Antxoko familia eta nerabe askok urteetan eskatu dute.

Gaztelekuetan antolatuko diren jarduerek gazteen behar eta gustuei erantzun nahi diete. Gazteek eurek, hezitzaileen laguntza dutela, aukera izango dute abian jarriko diren jarduera asko antolatzeko. 

Guztiaren gainetik, elkartzeko toki bat izango da, lagunekin edo adin bereko beste gazte batzuekin gelditzeko tokia. Han izango dituzte mahai- eta estrategia-jokoak; interneten ibili ahal izango dira; mahai-futbolean edo play stationean arituko dira. Komikiak, liburuak eta aldizkariak irakurtzeko txokoa izango da; musika entzuteko aukera izango dute; filmak ikustekoa, ondoren horietaz aritzeko... Ikastaroei buruzko informazioa ere emango da, eta egungo gaiei buruzko monografikoak egingo dira. Aparteko jarduerak ere antolatuko dira; esaterako, lantegiak, kirol-probak, irteerak, txangoak...

Hasieratik bai Trintxerpe-San Pedroko Gaztelekuari bai Donibaneko Gaztelekuari harrera ezin hobea egin diote barruti horietako nerabeek. Zerbitzua Kantauri Ludiko Elkarteak kudeatzen du, eta bi hezitzailek egiten dituzte dinamizatzaile-lanak gazteleku bakoitzean; biek ere prestakuntza eta eskarmentua dute animazio-alorrean eta aisialdi hezitzailean.

 

ESKUORRIKOA

PDF 1,7 Mb

Hauxe izango da, hasiera batean, gaztelekuen ordutegia: ostiraletan eta larunbatetan, 5:00etatik 9:00etara. Hala ere, ordutegi hori aurrerago alda daiteke, gazteen beharren arabera. Trintxerpe-San Pedroko Gaztelekua Gran Sol, 11. zenbakiko etxabean dago, eta hauxe da bertako telefono-zenbakia: 943-248198. Donibaneko Gaztelekua, berriz, J. J. Otaegi plazan dago, eta hauxe da bertako telefono-zenbakia: 943-517290.