Eduki publikatzailea

Udal Euskaltegiko ikasleak eta irakasleak, Musika eskolakoekin batera Santa eskean aterako dira

Datorren igandean, otsailak 4, Sta. Ageda bezpera, Santa eskean aterako dira Udal Euskaltegiko ikasle eta irakasleak, Musika eskolako ikasle, trikitilari eta txistulariekin batera, "Xamoa" eta Maialen  Akizu bertsolariak lagun dituztela Trintxerpeko kaleetan zehar. 
Ohiturari jarraituz, kantatzeaz gain, neguko solstizioaren ondoren lurra esnatzeko makilekin kolpatuz, udaberriari ongi etorria emango zaio.   
Pasaitar guztiei egiten diegu gonbita:

Otsailaren 4an, igandean Gudarien enparantzan Eguerdiko 12:30ean

Bestalde, otsailaren 5ean, astelehena, goizeko 09:30ean eta arratsaldeko 15:00etan  LORENA VENTOSO dietistak ondo elikatzearen garrantziaz hitz egingo digu eta "Ondo elikatu, hobeto bizitzeko" izeneko hitzaldia emango du.