Eduki publikatzailea

Txotxongiloak: Jon Braun

Sinopsia:

Jon Braun indio txiki bat da. Jon Braunek arreba bat dauka. Bat-batean, zoritxarrak banatu egingo ditu. Baina Jon ez da bakarrik sentitzen, bere arrebak ez baitu inoiz ahaztu.

Anita Maravillas konpainia, txotxongiloen hizkuntza ikerketa, estetika zaindua eta umorea uztartuz, familia osoaren gozagarri bihurtzen da. Oraingo honetan Jon Braun, Imanol Urbietaren abestiko indio ezaguna, aukeratu du, neba-arreben arteko loturaz hitz egiteko, abenturaz eta maitasunez beteriko western batean.

Gure indiar herrixkan alaitasuna da nagusi. Egun batean Jon Braun eta haren arreba Malintxeren bizitzak banandu egingo dira. Arreba ausarta bahitu egingo dute, baina hark ez du inoiz ahaztuko Jon Braun, ez eta haren jatorria ere.

Jon Braunen arreba zaharra den Malintxerekin emakumeez hitz egingo dugu, emakumeek kolonizazioan eta gerran izan duten paperaz. Hura da ipuin honen heroia, eta haren askapenaren subjektu aktibo gisa aurkezten da, genero estereotipoetatik ihesi.  Jon Braunek ere apurtzen du protagonista maskulinoaren estereotipoa. Anaia txikia antiheroi bihozbera da, haur trakets eta jolastia, haren zorigaiztoei ilusioz beterik aurre egiten diena. Existitzen diren beste maskulinitate batzuk ikusarazi nahi ditugu, aniztasunaren alde; heroia izatea ez dadin aukera bakarra izan.

Fitxa:

  • Konpainiak: : Anita Maravillas TeatroPortal 71
  • Zuzendaritza: Iván Alonso
  • Musika: Fran Lasuen
  • Argiztapena: Ion Chávez
  • Diseinu grafikoa: Susanna Martín.
  • Panpinen sorkuntza: Anita Maravillas Teatro
  • Eszenografia: ATX Teatroa
  • Antzezleak: Miren Larrea, Valentina Raposo
  • Adina: 3 urtetik gora
  • Hizkuntza: Testu barik
  • Iraupena: 55 minutu