Eduki publikatzailea

Txotxongilo tailerra, martxoaren 8an antzezteko, Bekoz Bekok antolatua

Antxon larunbatetan, urtarrilaren 11tik martxoaren 7ra

Bekoz Beko elkarteak txotxongilo-tailerra antolatu du urtarrilaren 11tik martxoaren 7ra, larunbatetan 10:30etik 13:00etara, elkartearen lokalean (Zumalakarregi kalea 7, Pasai Antxo).

Tailerraren helburua da txotxongiloak diseinatzea eta egitea, eta emakumeei buruzko istorioen gidoia sortzea, martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, antzezteko.