Eduki publikatzailea

Txalupak & Carretas erakusketa Ciriza etxean

Burgoseko Museo de la Evolución Humanan hilabetez ikusgai egon eta 85.794 bisitari jaso ondoren, Xabier Agotek eta Juan Luis Arsuagak gidatutako eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren Itsasgileak proiektuak barne hartzen duen TXALUPAK & CARRETAS erakusketa Pasaiako Ciriza Etxera iritsi da.

Pasaia, 2017ko urtarrilaren 14a. “Txalupak Carretas” Albaola Elkartearen eta Museo de Evolución Humanaren arteko elkarlanetik sortutako koprodukzioa da, eta Donostia 2016 Europako Kultura Hiriburuaren Bizitzaren Itsasargiak barne hartzen duen Itsasgileak proiektuaren egitarauaren parte da.

Testuinguru honetan, Burgoseko Museo de Evolución Humana-n izan da ikusgai 2015eko azarotik 2016ko irailera arte eta ia 86.000 bisitari izan ditu hilabetetan. Erakusketa Albaolak bultzatzen duen Juan Sarea deritzon elkarlan-plataformaren beste fruitu bat da, eta bertan, elkarte pasaitarraz gain, Museo de la Evolución Humanak eta Quintanar de Sierrako Cabaña Real de Carreros Elkarteak hartu dute parte.
Bisitariak balea-txalupa baten ezaugarri zehatzak eskala errealean ezagutzeko aukera izango dute, baita 16. mendeko San Juan baleontziaren aurkikuntzaren historia ere Ternua-Labradorko uretan hondoratutako itsasontzi honen saskarraren maketa ¼ eskala). Aurkikuntza honen ikerketa arkeologikoa Parks Canada gobernu-erakundeak egin zuen 80ko hamarkadan Red Bayen (Ternua eta Labrador).

Albaolako Lehendakaria den Xabier Agotek eta Museo de la Evolución Humana-ko Zuzendari Zientifikoa den Juan Luis Arsuagak gidatuta, erakusketa honek agerian uzten du historian zehar Burgoseko mendizerrak eta euskal kostaldeak izan duten harremana.
Hori horrela, Albaolak eta Quintanar de la Sierrako Cabaña Real de Carreteros-ek denbora luzez elkarlanean dihardute San Juan baleontziaren erreplikaren eraikuntza-prozesuan erabiltzen ari den bikearen eta alkitranaren produkzio tradizionalaren berreskurapena bultzatzeko. Horregatik, 2016ko irailean, baleontzia eraikitzeko beharrezkoa den lehengai hau idi eta behi menditarrek tiratako gurdietan Burgosetik Albaola Itsas Kultur Faktoriaraino garraiatu zuen Gurdi Bidea antolatu zen, 4 probintzia zeharkatuta bi elkarteen jarduera ezagutzera eman zen honekin.

Erakusketa hau 2017ko urtarrilaren 14tik otsailaren 12ra egongo da zabalik doan eta honako ordutegia izango du:

  • Ostiral eta larunbatetan: 10:00-14:00 / 16:00-18:00
  • Igandetan: 10:00-14:00

Informazio gehiago:
ENARA NOVILLO, marketing arduraduna
943 39 24 26 / 650726736
www.albaola.com