Eduki publikatzailea

Trintxerpeko jai batzordearen deialdia

Honen bitartez, Trintxerpeko Jai Batzordeak honako hau jakinarazten du:

Maiatzaren 3an 19:30ean bilera bat izango da Alkateordetzan, 2017ko Karmengo jaiak prestatzen hasteko.

Jai-egitarauan jardueraren bat proposatu eta garatu nahi duten elkarte, talde edo partikular guztiei zuzenduta dago deialdi hau.

Etorri eta parte hartu!

Jaso ezazue gure agurra,


2017ko apirilaren  27a

TRINTXERPEKO JAI BATZORDEA