Eduki publikatzailea

Trintxerpeko jai batzordearen deialdia

Datorren asteazkenean, maiatzak 8, Trintxerpeko Jai Batzordeak Trintxerpeko Karmengo Jaiak 2019 antolatzeko lehen bilera egingo du, arratsaldeko 19:00etan Trintxerpeko Alkateordetzan.

Dakizuen bezala, Jai Batzordea edonorentzat irekia da eta horregatik jaietan lagundu edo zerbait antolatu nahi duen, edota jaietan besterik gabe interesa duen edonori egin nahi diogu parte hartzeko gonbita.

Aurten, araudi berri bat eratu dugu, Inauterietan bezala, orain arte izandiren zalantza eta arazoak argitze aldera. Araudi hori asteazkenean bertan aurkeztuko dugu. Edozein zalantza izanez gero, gure Facebook edo e-postara bidal dezakezue lasai asko (trintxerpekojaibatzordea@gmail.com).

Aurtengo jaiak ostiralean hasi eta asteartean amaituko dira, Karmengo Amaren egunarekin batera (uztailak 16).