Eduki publikatzailea

Trintxerpe eta San Pedro, gazteen begietatik!

Ongi Etorri Gazte izeneko ekimenaren barruan, bideogintza tailerra antolatu zen Trintxerpe-San Pedron. Tailer horren emaitza gazteek gazteentzat egindako ikus-entzunezko lana izan da. Nola ikusten dituzte barruti horiek? Erantzuna datorren ostiralean, otsailak 9, izango duzue. Gerturatu zaitezte 18:00etan Trintxerpe-San Pedroko Gaztelekura!

Gonbidatuta zaudete bideoaren estrenaldira!

  • LEKUA: Trintxerpe-San Pedroko Gaztelekua.
  • EGUNA: otsailak 9, ostirala.
  • ORDUA: 18:00