Eduki publikatzailea

TRAINERUEN PASAIAKO BANDERA

Gizonezkoen eta emakumezkoen modalitatean XXXIII. Pasaiako Banderaren aurkezpena abuztuaren 3an izan da, eta Udaleko alkate Izaskun Gomezen ordez, Pasaiako Udaleko alkateorde Nahikari Otermin eta San Juan-Koxtape klubaren ordezkari Felix Urtizberea izan dira.


Estropada datorren abuztuaren 5ean, larunbata, izango da, 17:30ean Pasaiako badian, erlojuaren kontrako modalitatean, bi kaletan, eta lehenik, Gipuzkoako emakumezkoen ligako 6. jardunaldiari emango zaio hasiera. Hamar tripulaziok hartuko dute parte, eta Donibaneko Batelerak haien zaleen artean lidergoari eutsiko diote.
Emakumezkoen estropada amaitu eta gero, gizonezkoen Arc-2 Ligako 12. estropadari emango zaio hasiera, erlojuaren kontrako modalitate berean, eta guztira, 15 traineru izango dira bi taldetan banatuta, eta hiru milia (5556 m) egingo dituzte, lau ziaboga tartean.
Batelerak bezala, oraingoan ere Errekako arraunlariak garaipena eskuratzen ahaleginduko dira, horrela, Lapurdiko ontziak duen lehen postura iritsi ahal izateko.  

Abuztuaren 6an, igandea, eszenatoki berean Arc-2 Ligaren 13. jardunaldia izango da eta, orduan, Sanpedrotarra arraun-kluba arduratuko da estropada antolatzeaz.