Eduki publikatzailea

Aldaketak trafikoan, Trintxerpeko Inauteriak direla-eta

2020ko otsailaren 28an, 29an eta martxoaren 1ean

Otsailaren 28tik martxoaren 1. bitartean Trintxerpeko Inauteriak ospatuko direla-eta, Udalak jakinarazten du trafikoan eta garraio publikoko geltokietan aldaketa batzuk izango direla, eta bide batzuk itxiko direla asteburu osoan, aurreikusitako egitarauaren baitan.

Euskadi Etorbidea itxita egongo da:

  • Otsailaren 27an, osteguna, goizean, San Pedroranzko norabideko erreia 14:00 arte eta 14:00etatik aurrera kale osoa.
  • Otsailaren 28an, ostirala, egun osoan (zati bat irekiko da 14:00 arte, Donostiaranzko norabideko erreia Lasa gurutzetik, zama-lanetarako).
  • Larunbat eta igandean egun osoan.
  • Astelehenean, kalea guztiz garbitu arte (goizeko 9ak arte gutxi gorabehera).

Aldaketak San Pedroko barrutira joateko errepideetan 

  • Larunbatean eta igandean Inauterietako desfilearen garaian, 16:30etik 20:00ak inguru arte, San Pedroko erdigunera sartzeko eta bertatik irteteko trafikoa portu-eremutik bideratuko da: Esnabide kaletik sartu eta bertatik irtengo dira autoak, Pasai San Pedroko lonjako barreratik. 
  • Herriaren goiko aldera joateko, Arrantzale Auzora, Pablo Eneara, Salinasera eta Seoaneko Markesaren kalera, alegia, Azkuene kaletik sartuko dira ibilgailuak, eta honako ibilbide hau egingo dute: Jaizkibel, Ulia, Andonaegi, Arrandegi, Terranoba, Ricardo Arrillaga, eta hortik adierazitako beste kale guztietara.
  • Eta irteteko, berriz, Gran Sol kaletik, handik Borda Eneara eta Andonaegira, eta gero Azkuene kalera.

Aldaketak Trintxerpeko barrutira joateko errepideetan 

  • Larunbatean eta igandean Inauterietako desfilearen garaian, 16:30etik 20:00ak inguru arte, Trintxerpeko goialdera joateko, Azkuene kaletik sartu beharko dute ibilgailuek, handik Jaizkibel kalera eta Ulia etorbidera.
  • Irten, berriz, Azkuene kaletik bakarrik, Arrandegiko irteera moztuta egongo baita.
  • Era berean, Arrandegi eta Araneder kaleetatik irteteko, desfileak dirauen bitartean, Arrandegitik Euskadi etorbiderako irteera itxita egongo denez, Terranoba kalera joan beharko dute autoek kontu handiz (Arrandegiko 9. zenbakira arte bi noranzkoak zabalik egongo dira eta udaltzainek bideratuko dute trafikoa), eta handik Gran Solera, eta Azkueneko korridorera.

Aldaketak garraio publikoko geltokietan 

  • Osteguneko 14:00etatik astelehen goizean Euskadi etorbidea irekitzen den arte, Euskadi etorbideko 25. zenbakiaren pareko autobus-geltokia Euskadi etorbideko 55. zenbakira lekualdatuko da, eta Euskadi etorbideko 5. zenbakiaren pareko geltokia zerbitzurik gabe egongo da.
  • Larunbat eta igandeko desfileek dirauten bitartean eta igande eguerdian Euskadi etorbideko geltoki guztiak zerbitzutik kanpo egongo dira, eta Eskalerillasen, portu-eremuaren sarreran, geltoki bat egokituko da. Autobusa ez da San Pedroraino iritsiko.
  • Dbus 38k Gomistegiko errotondan emango du buelta eta San Pedro etorbideko 25ean izango du hasierako geltokia
  • Aldaketa horiek Trintxerpeko barrutitik dabiltzan linea guztiei eragingo diete.

Aldaketak aparkalekuetan

  • Otsailaren 24tik martxoaren 3ra Lasako aparkalekuan barrakak jarriko dituzte, eta ezingo da bertan aparkatu. 
  • Egun horietan Portu Agintaritzak Rodolfo enpresa zegoen eremuko zati batean aparkatzeko baimena eman du; halaber, asteburuan Konsignatarioen kaleko errepidean aparkatzeko aukera izango da ostiraleko 19:00etatik aurrera (pabiloien sarrerak libre utzita), eta Hospitalilloko hesia asteburu osoan irekita egongo da, bertan aparkatzeko.

Aparkaleku gutxi egongo denez, eta zirkulazio-arazoak saihestearren, gure Inauteriez gozatzera Trintxerpera etorri behar duzuenoi Udaletik eskatzen dizuegu, ahal izanez gero, garraio publikoa erabiltzeko.

 

Informazio gehiago behar izanez gero, deitu Udaltzaingora 943004300 telefonora.