Eduki publikatzailea

Aldaketak aparkalekuetan eta trafikoan Santiago jaiengatik

Pasai Donibanen uztailaren 25etik 31ra ospatuko diren Santiago jaiak direla-eta, jakinarazten dugu uztailaren 22tik abuztuaren 1era, biak barne, Bizkaia plazan soilik aparkatu ahal izango dutela txartel arrosa duten alde zaharreko herritarrek, eta Donibane kaleko 1. zenbakitik 19ra eta 2. zenbakitik 28ra bitartekoek, baldin eta Pasaian alta emandako ibilgailua badute.

Azken horiei Udalak behin-behineko txartelak emango dizkie, jaietan euren ibilgailuak plaza horretan aparkatzeko aukera izan dezaten. Horretarako, HAZ bulegoetara bertaratu beharko dute (udal erregistrora) uztailaren 18tik aurrera; eta baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, txartela emango zaie. Txartel hori ibilgailuan agerian jarri behar dute.

HAZen ordutegia hau da: 8:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera.

Txartela eskuratzeko, baldintza hauek bete beharrekoak dira: Donibane kaleko 1. zenbakitik 19ra bitarte erroldatuta egotea, eta helbide berean helbideratutako ibilgailu bat izatea.

Enpresako ibilgailuei dagokienez, enpresaren ziurtagiria aurkeztuko da, erroldatutako pertsona ibilgailuaren ohiko erabiltzailea dela egiaztatzen duena.

Era berean, jakinarazten zaizue Nabalaldeko kaia herritarrentzat eta kanpotarrentzat irekita egongo dela egun hauetan: 24an (arratsaldez), 25ean, 26an (arratsaldez), 27an, 28an, 30ean
(arratsaldez) eta 31n. Gogoan har ezazue pabiloi eta lokaletako sarbideak beti libre utzi behar direla.

ALDE ZAHARREKO KALEA ITXIKO DA

Alde zaharreko merkatari, ostalari eta bizilagunei jakinarazten zaizue uztailaren 24tik 31ra, biak barne, alde zaharreko kalea itxita egongo dela ibilgailu guztientzat, baita motoentzat ere; zehazki, egun eta ordu hauetan:

  • Uztailaren 24an, asteazkena, 13:00etatik aurrera.
  • Uztailaren 25ean, osteguna, egun osoan itxita.
  • Uztailaren 26an, ostirala, 11:00etatik aurrera.
  • Uztailaren 27an, larunbata, 9:30etik aurrera.
  • Uztailaren 28an, igandea, egun osoan.
  • Uztailaren 29an, astelehena, ohiko ordutegian.
  • Uztailaren 30ean, asteartea, 10:00etatik aurrera.
  • Uztailaren 31n, asteazkena, egun osoan.