Eduki publikatzailea

Trafiko mozketak Behobia-Donostia lasterketa dela-eta

Pasaiako Udaltzaingoak honako hau jakinarazten du: 2018ko Behobia-Donostia lasterketa dela-eta, datorren azaroaren 11n, igandea, lasterketak 9:30etik 15:30era Pasai Antxotik Nafarroa etorbiderako irteerari eragingo dio. Tarte horretan herritik irteteko Oarso kaleko zubia erabiltzea gomendatzen dugu.

Aipatutako ordutegiak gutxi gorabeherakoak dira, eta alda daitezke, probaren garapenaren arabera.

Informazio gehiago behar izanez gero, deitu Udaltzaingora (943004300).