Eduki publikatzailea

Trafiko-mozketak Donibaneko Triatloia dela-eta

Pasaiako Udaltzaingoak jakinarazten du ekainaren 4an, igandea, IV. Pasai Donibaneko Triatloia izango dela-eta, Donibaneko eta Jaizkibelgo sarbideak guztiz itxiko direla motordun ibilgailuentzat 10:30etik 12:30era.

Hain zuzen ere, GI-3440 errepidea moztuko da, Lezoko kaskoaren ondoren, eta ezingo da Jaizkibelera igotzeko bidegurutzeraino iritsi.

Donibanera doazen autobusek Lezon emango dute buelta, Altamirako biribilgunean.

Ordu horietan Donibanera joan behar dutenei San Pedroko motora erabiltzeko gomendioa egiten diegu.

Probaren konplexutasuna dela-eta, laguntza eskatzen diegu herritar guztiei, batez ere Donibaneko herritarrei, 10:30etik 12:30era bitarte motordun ibilgailurik erabil ez dezaten, behar-beharrezkoa ez bada. Hala ere, herri barruan aparkatutako ibilgailuak ateratzeko aukera izango dute herritarrek: 

-Meipi auzoan aparkatutako ibilgailuak Larrabideko errepidetik atera ahal izango dituzte Jaizkibeleko bidegurutzera, eta gero probako arduradunek adieraziko diete noiz atera daitezkeen Lezorantz, probako parte-hartzaileei arriskurik sortu gabe. 

-Nabalaldean aparkatutako ibilgailuak Lezobiden egokitutako errei batetik atera ahal izango dituzte.

Informazio gehiago behar izanez gero, deitu Udaltzaingora 943004300 telefonora.