Eduki publikatzailea

Trafiko-mozketak Donibaneko jaietan

Donibaneko jaiak direla-eta, alde zaharreko merkatari, ostalari eta bizilagunei jakinarazten zaie uztailaren 24tik 31ra, biak barne, era guztietako ibilgailuentzat (baita motorrentzat ere) egongo dela itxita kalea, ondoren adierazten diren orduetan:

  • Uztailak 24, astelehena, 14:00etik aurrera itxita.
  • Uztailak 25, asteartea , egun osoan itxita.
  • Uztailak 26, asteazkena, 11:00etik aurrera itxita.
  • Uztailak 27, osteguna , 09:30etatik aurrera itxita.
  • Uztailak 28, ostirala , 14:00etatik aurrera itxita
  • Uztailak 29, larunbata, 14:00etik aurrera itxita.
  • Uztailak 30, igandea , 10:00etatik aurrera itxita.
  • Uztailak 31, astelehena, egun osoan itxita.

Herriko jaietan Bizkaia plazako aparkalekua Donibaneko bizilagunentzat bakarrik izango da.

Halaber, jakinarazten da Nabalaldeko kaia herritarrentzako eta kanpotarrentzako irekita egongo dela egun hauetan: 25, 27 eta 28 (arratsaldez), 29, 30 eta 31. Gogoan hartu pabilioi eta lokaletako sarbideak beti libre utzi behar direla.