Eduki publikatzailea

Trafiko mozketak Behobia-Donostia lasterketa dela-eta

Datorren igandean, 2016ko azaroaren 13an, Behobia-Donostia herri-lasterketa egingo dela-eta, Pasaiako Udaltzaingoak gidariei honakoa ohartarazi nahi dizue: 9:30etik gutxi-gorabehera 14:30 bitartean, Nafarroa etorbidean zirkulazioa eten egingo da, beraz, ezingo da bertatik Antxora sartu ez eta Antxotik bertara irten ere, eta Oarso zubi berriko errotondatik egingo da sartu-irteera.

Nafarroa etorbideko autobus-geltokiak kenduko dira, eta geltoki bakarra Oarso zubiko biribilgunean egongo da (E-05, Beraun-Donostia).

Bestalde, Renfeko geltokira ezingo da joan. Baina Euskotreneko (topoko) geltokiak normaltasunez funtzionatuko du.