Eduki publikatzailea

Trafiko aldaketak Antxoko gabonetako Krosarengatik

Abenduaren 28an, ostirala, 20:30ean Pasai Antxoko Gabonetako krosa izango da.

Herri barruan egiten den proba horren ondorioz, Pasai Antxoko trafikoan muga batzuk izango dira 20:15etik krosa bukatu arte, hau da, 21:15 ingurura arte. 

  • Guztiz itxiko da trafikoa kale hauetan: Hamarretxeta, Gure Zumardia, Zumalakarregi, Blas de Lezo eta Gelasio Aranburu. Antxorako sarbidea Eskalantegi kaletik bakarrik izango da, eta irteera, berriz, Oarso kaleko zubitik.
  • Papingo bidea ere itxiko da.
  • Eskalantegi kalean, Hamarretxeta kaletik aurrera, norabide bakarreko errei bat egokituko da Molinaorantz; Hamarretxetaranzko erreia kirol probarako bakarrik erabiliko da.
  • Hamarretxeta kaleak Kupeldegi eta Oarso kaleekin dituen bidegurutzeetan pasabideak egokituko dira, Luzuriagako eta Eskalantegiko aparkalekuetara joateko, hurrenez hurren.
  • Pavinsako garajeetatik ateratzeko aukera izango da, baina ez bertara sartzekoa.

Trafikoan izango diren muga horiek direla-eta, gomendatzen da ordu horietan ibilgailurik ez erabiltzea, eta beti udaltzain eta boluntarioen argibideei kasu egitea.

Eskerrik asko eta barkatu eragozpenak.

Informazio gehiago Udaltzaingoan: 943004300.