Eduki publikatzailea

Trafiko aldaketak film baten grabaketa dela eta

Woody Allenen film berriko eszena ugari Pasai San Pedron eta Pasai Donibanen grabatzekoak direnez, trafikoan gorabeherak sor litezke, bereziki, grabazioetako guneetan autoak aparkatu nahi direnerako.

Horiek horrela, Donibanen, abuztuaren 3an eta 4an seinaleak jarriko dira eta ezin izango da aparkatu, ez Bizkaia plazako gune batzuetan, ez Nabalaldeako bukaeran (txiringitorako pasadizoa), ez Santiago plazan, atrezzoaren muntaketa egingo baita.

Filmazioa abuztuaren 5ean izango denez, ezin izango da auto bat ere aparkatu, ez Bonanza Paseoan, ez Santiago plazan, ez Bizkaia plazan, ez eta Nabalaldeako balizatutako guneetan ere (txiringitorako bukaerako pasadizoan).

Hiru egun horietan aparkatzeko aukera izango da Nabalaldeako portuan, irekita egongo baita hilaren 3ko larunbat goizeko estropadak bukatu eta gero (13:30ak aldera).

Pasai San Pedron abuztuaren 5ean ezin izango da Arraulari Kalea 64tik (Viveros Iraeta) aurrera aparkatu, ez kaialdean ez Arraunlari, Torreko plaza eta Torreatzen. Gune horiek goizeko 8etarako autorik gabe egon behar dute.

Aldian aldian, grabatzen ari diren bitartean, 3 eta 5 minutu arteko trafiko etenak izango dira, auto, pertsona eta itsasontzientzat.

Informazio gehiago behar izanez gero, deitu Udaltzaingora 943004300 telefonora.