Eduki publikatzailea

Trafiko aldaketak Trintxerpeko Inauterietan (2016ko otsailaren 12, 13 eta 14an)

Hurrengo astebukaeran Trintxerpeko Inauteriak ospatuko direla-eta, udalak jakinarazten du trafikoan eta garraio publikoaren geltokietan aldaketa nabarmenak izango direla aste bukaeran zehar, jai egitarauaren arabera.

Euskadi etorbidea itxita egongo da:

Otsailaren 12an, ostirala, goizean, gutxi gorabehera 9,30etik 12:00 arte.
Otsailaren 12an, ostirala, arratsaldean, 18:00etatik aurrera
Larunbatean eta igandean egun osoan.

Trintxerpeko sarbidearen aldaketak 

Inauterietako desfileetan, larunbat eta igande arratsaldean, moztuta egongo da Azkuene kaleko sarbidea 15,30etik 20:00etara Nornahi plazako biribilgunetik (ainguraren biribilgunea).
Trintxerpeko edota San Pedroko edozein eremutara iristeko portualdeko bigarren kaletik sartu beharko da (Rodolfo-Consignatarios) eta hortik Euskadi etorbidera. Trintxerpeko eta San Pedroko goiko aldeetara iristeko Marinel kaletik (anbulatorioa eta itsas eskola) igo beharko da. 

Garraio publikoaren geltoki aldaketak

Ostiraleko 18:00etatik aurrera eta datorren astelehenean Euskadi Etorbidea irekitzen den arte Euskadi etorbideko 25. zenbakiaren pareko autobus geltokiak Euskadi etorbideko 35. zenbakira aldatuko dira eta kendu egingo dira Euskadi etorbideko 5. zenbakikoak. Aldaketa honek Trintxerpeko barrutian ibiltzen diren linea guztiei eragingo die.

Aparkaleku aldaketak

Otsailaren 10etik 16 arte Lasa aparkalekuan feriak eta barrakak egongo dira. Portu Agintaritzak aukerako aparkalekua uztea ezinezkoa dela adierazi duenez, Udalak  lonjako aparkalekua erabiltzeko eskaera egin du. Horretarako, Hospitalilloko atea irekita egongo da astebukaera osoan.

Aparkaleku falta dela-eta, zirkulazio-arazorik sor ez dadin, udaletik egun hauetan Trintxerpera Inauteriez gozatzera etortzen diren guztiei garraio publikoa erabiltzeko deia egiten diegu.

Informazio gehiago nahi duenak Pasaiako Udaltzaingora dei dezake: 943 00 43 00.