Eduki publikatzailea

Trafiko aldaketak Trintxerpeko Inauterietan

Hurrengo astebukaeran Trintxerpeko Inauteriak ospatuko direla-eta, udalak jakinarazten du trafikoan eta garraio publikoaren geltokietan aldaketa nabarmenak izango direla astebukaeran zehar, jai egitarauaren arabera.

Ferianteek Lasako aparkalekua eskatzen duten bakoitzean gertatzen den legez, udalak Portu Agintaritzari eskatu dio eremu bat uzteko, ibilgailuek aparkatzeko aukera izan dezaten, feriek Lasa hartuta daukaten bitartean. Portu Agintaritzak adierazi duen moduan, oraingo honetan ere Pasaiako portuak ez dauka eremurik ordezko aparkaleku gisa egokitzeko. Hori dela eta, Udalak ferianteekin adostu du Lasan egoteko eskatuta zeuzkaten 15 egunak erdira murriztea, bizilagunek aparkatzeko dituzten eragozpenak gutxitze aldera.

Euskadi etorbidea itxita egongo da:

  • Martxoaren 3an, ostirala, goizean, gutxi gorabehera 10:30etik 12:30 arte (14:00 arte Donostiaranzko norabidea irekiko da autobusentzako eta zamalanetarako).
  • Martxoaren 3an, ostirala, arratsaldean, 14etatik aurrera.
  • Larunbatean eta igandean egun osoan.
  • Astelehenean, eremua erabat garbitu arte (gutxi-gorabehera, goizeko 9:00ak arte).

Trintxerpeko sarbidearen aldaketak 

Inauterietako desfileetan, larunbat eta igande arratsaldean, moztuta egongo da Azkuene kaleko sarbidea 15:30etik 20:00etara Nornahi plazako biribilgunetik (ainguraren biribilgunea).
Trintxerpeko edota San Pedroko edozein eremutara iristeko portualdeko bigarren kaletik sartu beharko da (Rodolfo-Consignatarios), eta hortik Euskadi etorbidera. Trintxerpeko eta San Pedroko goiko aldeetara iristeko Marinel kaletik (anbulatorioa eta itsas eskola) igo beharko da. 

Garraio publikoaren geltoki aldaketak

Ostiraleko 10etatik aurrera eta datorren astelehenean Euskadi etorbidea irekitzen den arte, Euskadi etorbideko 25. zenbakiaren pareko autobus geltokiak Euskadi etorbideko 55. zenbakira aldatuko dira eta kendu egingo dira Euskadi etorbideko 5. zenbakikoak. Aldaketa horrek Trintxerpeko barrutian ibiltzen diren linea guztiei eragingo die.

Aparkaleku aldaketak

Martxoaren 1tetik 13 arte Lasa aparkalekuan feriak eta barrakak egongo dira. Portu Agintaritzak aukerako aparkalekua uztea ezinezkoa dela adierazi duenez, Udalak lonjako aparkalekua erabiltzeko eskaera egin du. Horretarako, Hospitalilloko atea irekita egongo da astebukaera osoan.

Aparkaleku falta dela-eta, zirkulazio-arazorik sor ez dadin, udaletik egun hauetan Trintxerpera Inauteriez gozatzera etortzen diren guztiei garraio publikoa erabiltzeko deia egiten diegu.

Informazio gehiago nahi duenak Pasaiako Udaltzaingora dei dezake: 943 00 43 00.