Eduki publikatzailea

Trafiko aldaketak Donostiako klasika txirrindularitza proba dela eta

Pasaiako Udaltzaingoak ondokoa jakinarazten du: 2019ko Donostiako emakumezko eta gizonezko klasikoak izeneko txirrindularitza-probak direla-eta, datorren abuztuaren 3an, larunbata, Pasai Donibaneko irteera itxi egingo da tarteka 10:30etik 11:30era bitartean eta 14:30 eta 15:30era bitartean, lasterketa bi aldiz pasatuko baita Jaizkibelera igotzeko bidegurutzetik.

Halaber, gogorarazten dugu Jaizkibelerako sarbidea itxita egongo dela trafikoarentzat, ibilgailuen joan-etorriaren arabera, eta nolanahi ere 12:00etatik aurrera.

Era berean, lasterketak Pasai Antxotik Nafarroa etorbiderako irteerari eragingo dio 11:30etik 12:30era bitartean eta 15:30etik 16:30era bitartean. Ordu horretan herritik irteteko Oarso kaleko zubia erabiltzea gomendatzen dugu.

Aipatutako ordutegiak gutxi gorabeherakoak dira, eta aldatu egin daitezke, probaren garapenaren arabera.

Informazio gehiago behar izanez gero, deitu Udaltzaingora (943004300).