Eduki publikatzailea

Trafiko aldaketak Gelasio Aranburu 8-10 zenbakietan obrengatik

Añarbeko Urak hodi bat jartzeko obrak egin behar dituela, Gelasio Aranburu 8 eta 10 zenbaki arteko eremuan, 

Hori dela eta, hurrengo astelehena urtarrilaren 22-a Gelasio Aranburu kalea itxi egingo dute, Oarso kalera sartzeko zubitik Luzuriagako aparkalekuaren sarreraraino.

Obra horrek 30 eguneko iraupena izango du, eta behin-behineko pasabideak jarriko dituzte, obra-eremuan dauden aparkalekuetara sartu ahal izateko.

Gelasio Aranburutik aparkalekura sartzeko bidea eta aparkalekutik Oarso zubira ateratzeko bidea itxita geratuko direnez, 30 egun horietan behin-behineko sarrera bat egokituko da Hamarretxeta kaletik aparkalekura sartzeko eta Kupeldegi kalearen norabidea aldatuko da.

Orain arte Oarsoko zubitik aparkalekura sartzen ziren ibilgailuak Oarso kalearen bukaera arte joan beharko dute, Eskalantegitik pasa, eta Hamarretxeta kaletik sartu, eta gero bertatik irten, edo Kupeldegitik.

Kupeldegin dauden zabor-edukiontziak Hamarretxeta kalean, 32 zenbakiaren aurrez aurre jarriko dira, une honetan dauden lekuan hartzea ezinezkoa delako