Eduki publikatzailea

Uztailak 24-31: Trafiko aldaketak Donibaneko Santio jaietan

Donibaneko jaiak direla-eta, alde zaharreko merkatari, ostalari eta bizilagunei jakinarazten zaie uztailaren 24tik 31ra, biak barne, era guztietako ibilgailuentzat (baita motorrentzat ere) egongo dela itxita kalea, ondoren adierazten diren orduetan:

  • Uztailak 24, igandea, 13:00etik aurrera itxita.
  • Uztailak 25, astelehena, egun osoan itxita.
  • Uztailak 26, asteartea, 11:30etik aurrera itxita.
  • Uztailak 27, asteazkena, 10:00etatik aurrera itxita.
  • Uztailak 28, osteguna, alde zaharreko ohiko ordutegia
  • Uztailak 29, ostirala, 14:00etik aurrera itxita.
  • Uztailak 30, larunbata, 10:00etatik aurrera itxita.
  • Uztailak 31, igandea, egun osoan itxita.
  • Halaber, jakinarazten da Nabalaldeko kaia herritarrentzako eta kanpotarrentzako irekita egongo dela egun hauetan: 24, 25, 27 (arratsaldez), 30 eta 31. Gogoan hartu pabilioi eta lokaletako sarbideak beti libre utzi behar direla.