Eduki publikatzailea

Trafiko aldaketak Donibaneko jaietan

Uztailaren 25tik 31ra

KALE ZAHARREKO ORDUTEGIAK

Donibaneko jaiak direla-eta, alde zaharreko merkatari, ostalari eta bizilagunei jakinarazten zaie uztailaren 25etik 31ra, biak barne, era guztietako ibilgailuentzat (baita motorrentzat ere) kalea itxita egongo dela, ondoren adierazten den orduetan:

  • Uztailak 25, asteazkena, 17:00etatik aurrera itxita.
  • Uztailak 26, osteguna, 11:00etatik aurrera itxita.
  • Uztailak 27, ostirala, 09:30etik aurrera itxita.
  • Uztailak 28, larunbata, 10:30etik aurrera itxita.
  • Uztailak 29, igandea, egun osoan itxita.
  • Uztailak 30, astelehena, 10:00etatik aurrera itxita.
  • Uztailak 31, asteartea, egun osoan itxita.

BIZKAIA PLAZA

Bizkaia plazan txartel arrosa duten alde zaharreko herritarrek bakarrik aparkatu ahal izango dute, eta Donibane kaleko 1. zenbakitik 19ra eta 2. zenbakitik 28ra bitartekoek behin-behineko txartela eskatuz gero.

NABALALDEAKO APARKALEKUA

Pasaiako Udaltzaingoak Nabalaldeako aparkalekuaren erabiltzaileei gogorarazi nahi die portuko ordenantza bat betetzearren, debekatuta dagoela portuko lokal eta biltegien ate aurreetan aparkatzea, eta gainera, Portuko Agintaritzak Nabalaldeako biltegi guztiak PORTUKO PASABIDEAK balira bezala hartuko dituela eta hala seinaleztatuko dituela.
Horrenbestez, beroietan aparkatzen diren autoek isuna izateaz gain, berehala erretiratuko dira garabi bidez. 

NABALALDEAKO KAIA

Azkenik, jakinarazten da Nabalaldeko kaia herritarrentzako eta kanpotarrentzako egun hauetan irekita egongo dela: 27 (arratsaldez) eta 28, 29, 30 eta 31. Gogoan hartu pabiloi eta lokaletako sarbideak beti libre utzi behar direla.