Eduki publikatzailea

Trafiko aldaketak Behobia-Donostia lasterketa dela-eta

Pasaiako Udaltzaingoak ondokoa jakinarazten du: 2019ko Behobia-Donostia lasterketa dela-eta, datorren azaroaren 10ean, igandea,  lasterketak Pasai Antxotik Nafarroa etorbiderako irteerari eragingo dio 8:30etik 15:30era bitartean. Ordu horietan herritik irteteko Oarso kaleko zubia erabiltzea gomendatzen dugu.

Aipatutako ordutegiak gutxi gorabeherakoak dira, eta aldatu egin daitezke, probaren garapenaren arabera.

Informazio gehiago behar izanez gero, deitu Udaltzaingora (943004300).