Eduki publikatzailea

Trafiko aldaketak, hainbat ekitaldi direla eta

Datorren asteburuan Pasaian trafikoan eragina izango duten hainbat ekitaldi eta jai izango da:

  • Irailaren 21ean, ostirala, Donibane Eskubaloi Taldearen aurkezpena egingo da Santiago plazan; beraz, hirigune historikoan bizi diren baimendutako bizilagunek ezingo dute plazara autoarekin sartu 21:00 arte.
  • Irailaren 23an, igandea, Jaizkibelgo auto igoera izango da. Proban parte hartuko duten ibilgailuak uzteko Nabalaldeko eremu osoa behar dute; beraz, irailaren 22ko (larunbateko) 22:00etatik aurera eremu horretan ezingo da aparkatu, eta ibilgailu guztiak atera beharko dira bertatik.
  • Eta azkenik, San Pedron San Pedro txikiak ospatuko dira, beraz, irailaren 21ean (ostirala) 17:00etan eta larunbat eta igandean 11:00etan Arraunlari kaleko zirkulazioa itxiko da Esnabideko biribilgunean. Hori dela eta, honako eremu hauek zabalduko dira aparkatzeko irailaren 30eko 23:00 arte: Nabarra Boua aparkalekuko -3 solairua, eta Izoztuen enpresa izandakoaren orubea (sarrera eta irteera Esnabideko biribilgunetik dituena).