Eduki publikatzailea

Testing programa, festetan drogaren kontsumoen arriskuak murrizteko

Pasaiako Udalak Ai laket elkartearekin batera herriko jaietan testing programa jarriko du martxan. Programa horren bitartez, festa giroan drogaren kontsumoak dakartzan arriskuak murriztu nahi dira. 

Helburuak

.- Gazteen artean neurriz kanpo kontsumitu ez dezaten prebentzio-lana egitea, eta egiazko informazio objektiboa ematea, arriskuak hobeto kudeatzeko.  

.- Gazteak kontsumoen arriskuez kontzientziatzea eta zergatik kontsumitzen duten eta kontsumoaren bitartez zer helburu lortu nahi duten hausnarraraztea. 

.- Kontsumitzaileari ohartaraztea legez kontrako substantzien osasun kontrolik ez dagoela, eta ohartaraztea aizunduta egoteko arriskua badutela. 

.- Sexu-praktika seguru, elikatzeko ohitura on eta kontsumoaren legezko ondorioei buruzko arriskuak murrizteko kontzeptuak hedatzea. 

.- Substantzia berri eta kontsumorako patroi berriei buruzko informazioa eskuratzea. 

Programa honetan informazio-standa jarriko da: 

.- Droga eta sexu seguruei buruzko materialaren banaketa. 
.-Informazio pertsonalizatua: gai hauei buruzko informazioa: substantziak eta ezaugarriak, osasun arrisku zorrotzak eta epe luzera izan litezkeen osasun arazoak, legezko arriskuak, kontsumo segururako aholkuak, besteak beste.

.- Datuak jasotzea: parte-hartzaile kopurua, adina eta sexua, substantzien azterketaren emaitzak eta kontsumorako lehentasunak.  

Programa zein tokitan kokatuko den:

Pasai Antxo: 

Tokia: Frontoi berriaren zabaldegia.  
Eguna: uztailak 8, larunbata
Ordutegia: 00:00etatik goizaldeko 3:00etara.

Trintxerpe: 

Tokia: Arrandegi kalea
Eguna: uztailak 15, larunbata.
Ordutegia: 00:00etatik goizaldeko 3:00etara.