Eduki publikatzailea

Terrakotazko soldaduen erakusketa

ZIRIZA ETXEA: TERRAKOTAZKO SOLDADUAK

Ordutegia:

  • Martxoaren 15tik ekainaren 16ra (martxoaren 18an, zabalik)
  • Asteartetik ostegunera: 16:00 - 20:00
  • Ostiraletan eta jai bezperetan: 16:00 - 21:00
  • Larunbat, igande eta jaiegunetan: 11:00 - 14:00 eta 16:00 - 21:00
  • Aste Santuan eta Pazko Astean: 11:00 - 14:00 eta 16:00 – 21:00
  • Astelehenetik ostilralera ikastolen bisitak goizetan
  • Astelehenetan: Itxita

Prezioak:

Informazio gehiago: (udalak ez du ekimen honen inguruko informazio gehiago; zerbait jakin nahi izanez gero, jarri harremanetan antolatzailearekin):

FAMILIAN BIZITZEKO HISTORIAN ZEHARREKO BIDAIA

Madril, Bartzelona, Bilbo, Vigo, Palma Mallorcakoa edo Sevilla bezalako hirietan lorturiko arrakasta biribilaren ondoren, Terrakotazko Gerlariak erakusketa Pasaiara iritsi da eta bertako Ziriza Etxean izango dugu martxoaren 15etik ekainaren 16ra arte.

Xian-eko ‘terrakoten’ aztarnategia munduko bisitatuenetako bat da eta munduko zortzigarren miraritzat hartua da, beraz, erakusketa handi hau publikoak gehien bilatu eta goraipatu dituenen artean dago, eta erakargarritasun turistiko izugarria du.

  • Terrakota1
  • Terrakota2
  • Terrakota3
  • Terrakota4
  • Terrakota5
  • Terrakota1
  • Terrakota2
  • Terrakota3
  • Terrakota4
  • Terrakota5
  • Terrakota3
  • Terrakota4
  • Terrakota5

HISTORIA

Xian-eko Gerlariek terrakotazko 8.000 irudi baino gehiagoko multzoa osatzen dute. Gerlari eta zaldien irudi hauek berezko tamainan eginak daude, eta Qin dinastiako Qin Shi Huang, bere burua Txinako lehen enperadore aldarrikatu zuenarekin lurperatu zituzten, K.a. 210-209an. Era horretara, estatua horiek lurperatzean, enperadoreak uste zuen bere armadak jarraituko ziola mundu honetatik haratago.

Estatuak Qin Shi Huang-en mausoleoan daude, Qin lehen enperadorearen mausoleo ere esaten zaion horretan. Nekazari xume batzuek aurkitu zuten ur hornidurarako lanetan ari zirela 1974ko martxoan, Xian-etik hurbil, Shaanxi probintzian, Txinako Herri Errepublikan.

1987. urtetik Unescok Gizateriaren Ondare izendaturikoen artean dago. 2010. urtean, Xu Weihong-en taldeko arkeologoek, hots, aurkitzaile eta induskari ofizialek, Gizarte Zientzietako Asturiasko Printzea saria jaso zuten.

ERAKUSKETA

Terrakotazko Armadako originalen 165 erreprodukzio baino gehiago aurkituko dituzu. Erakusketa honetan Xian-eko indusketa handiko 1 hobiari dagokion 1:1 eskalako atal bat bisitatuko duzu, 65 gerlari baino gehiago dauzkana.

Qin Shi Huang-en mausoleoko aurkikuntzen 70 erreprodukzio ederrez gozatzen ahal izango duzu. Esandakoez gainera, zaldiak, armak, bitxiak, eguneroko tresnak eta arte objektuak aurkituko dituzu.

Erakusketaren edukia:

  • 165 pieza, horietatik 80 berezko tamainakoak. Gobernariak, ofizialak eta gerlariak, zaldiak, armak, bitxiak, garaiko tresnak eta askoz gehiago.
  • Elementu interaktiboak, bisitariek denboran zeharreko bidaia egin ahal izan dezaten.
  • Film dokumentala, Terrakotazko Armadaren aurkikuntzaren historia jakingarria kontatzen duena.
  • Hobi famatuaren erreprodukzioa.
  • Haur gunea, haurrak arkeologo txikiak izaten jolasteko lekua.

TALDEKAKO BISITAK (gutxienez, 20 lagun)

Interesdunek aurretiaz adostu beharko dute bisita. Lekuak erreserbatzeko, eskaeren hurrenkera errespetatuko da zorrozki, eta INPRIMAKI HAU bete beharko dute eskatzaileek online.

Izena emateko garaian, taldeak 100 €-ko fidantza ordaindu beharko du adierazitako kontuan, eta ordainketaren frogagiria bidali posta elektroniko honetara: terracota.pasaia@gmail.com Izen-ematea baliozkoa izan dadin, ezinbestekoa da online fitxa betetzea eta frogagiria bidaltzea. 

Gainerako kopurua kontu-zenbaki berean ordainduko da eskatutako lehen bisita baino hamar egun lehenago, gutxienez, edo leihatilan, bisita egiteko unean.

Itzulketak: ordaindutako kopurua itzuliko da, soilik erreserba bertan behera uzteko arrazoia justifikatzen bada, eta erreserba eguna baino 15 egun lehenago jakinarazten bada, honako helbide honetara mezua bidaliz: terracota.pasaia@gmail.com

Taldeentzako tarifak (gutxienez, 20 lagun, BEZ barne)

  • 20tik 50 lagunera bitarte: 6 € pertsonako
  • 51tik 100 lagunera bitarte: 5,5 € pertsonako
  • 101etik 200 lagunera bitarte: 5 € pertsonako
  • 200 lagunetik gora: 4,5 € pertsonako.

Bisitaren iraupena: 90 minutu inguru.

Taldeentzako sarrera-ordutegia: Asteartetik ostiralera 10:00etatik 12:30era. Beste ordutegi batzuetan joan nahi izanez gero, jarri harremanetan antolatzaileekin.
Bisitak honako hauek hartzen ditu barne:

  1. Erakusketara talde antolatuan sartzea.
  2. 25 minutu inguruko filma ikustea, sarrera gisa.
  3. Bisita gidatua azalpenekin.