Eduki publikatzailea

Auto-Taxi Zerbitzuaren Udal Ordenantzaren aldaketaren hasierako onarpena

Erreklamazio eta iradokizunak aurkezteko epea eten egin da.

Udalbatzak, 2020ko otsailaren 25ean egindako batzarrean, Auto-Taxi Zerbitzuaren Udal Ordenantzaren aldaketari hasierako onarpena eman zion.

Iragarki honen bitartez (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala), jendaurrean jartzeko izapidea eta interesdunentzako entzunaldiaren izapidea abian jartzen dira, 30 egun baliodunez, erreklamazio eta iradokizunak aurkeztu ahal izateko. Alerta egoera dela eta, epea eten egin da.

Erreklamazio edo iradokizunik aurkezten ez bada, hasierako onarpen hau behin betikoa izango da.