Eduki publikatzailea

"Sitio distinto" dokumentalaren aurkezpena

Maiatzak 16, asteazkena: "Sitio distinto" dokumentalaren aurkezpena

Pasai Trintxerpeko Alkateordetzan 19:30ean

Aurkezpena egingo dute: Davide Cabaleiro filmaren zuzendaria eta Xosé Estévez Trintxerpeko Fato C. Galego Daniel Castelao-ko kidea.

Maiatzaren 17an Día das letras galegas dela-eta.

Davide Cabaleirok zuzendu eta Zirriborrok eta Pixel Filmsek ekoiztutako film luze dokumentala.

Imagina ezazu, zure etxetik zazpiehun baino kilometro gehiagora dagoen lurralde batera heltzen zarela. Imagina ezazu, halako batean, herritik paseatzen zabiltzala, zure etxean zaudelako susmoa daukazula, atzean utzi zenuen hizkuntza mintzatzen entzuten duzula, eta ikusten duzu hizkuntza hori, hemen, heldu zaren herri berri honetan, haien kulturaren parte ere badela.

Imaginatzeari utzi eta Sitio Distinton barnera zaitez. Badira zazpi urte Davide Cabaleirok A Coruña utzi eta Gipuzkoara bizitzera joan zela bere ikasketak handitzeko asmoz. Berehala konturatu zen, ezagutzen ez bazuen ere, galegoen inmigrazioa Euskal Herrian errealitate bat zela.

Orain bost urte hasi zen lanean gaur den Sitio Distinton, Galiziatik etorritako migrazio olatuak erakusten dituen dokumentala. Duela 150 urte hasi zen bidaia hau eta burdin-meatzeak ziren helburu, gero arrantza etorriko zen, ondoren industria… euskal nortasunean bizi diren gaur eguneko gazte galegoengana heldu arte. Denborarekin, bidaia honek kultura eta hinkuntza minorizatuak dituzten bi herri hauek batu ditu.

Dokumental XIX. mendeko azken urteetatik gaur egun arte egindako bidaia bat da. Bertan ulertuko dugu zergatik heldu ziren galegoak Euskal Herrira; eta, batez ere, zergatik geratu ziren. Hala nola, erabaki horrek sortu duen herri bien topaketa eta elkarrekin maila musikalean, literarioan, sozialean eta kulturalean sortu duten guztia.

Etorkin horiek toki ezberdin batera nola heldu ziren eta nola sortu zituzten auzoak, bertakoentzat toki ezberdinak bihurtu zirenak. Beste hizkuntza bat, beste ohitura batzuk eta beste kultura bat, azkenik euskararekin eta euskal kulturarekin topo egingo duena.

  • Antolatzailea: Pasaiako Udaleko Kultura eta Hezkuntza Saila.
  • Laguntzailea: Fato Cultural Galego Daniel Castelao.
  • Sarrerak 2€-tan salgai Trintxerpeko liburutegian: 
    • Goizero, 10:00-12:45
    • Astelehenetik ostegunera 16:00-19:45

Informazio gehiago