Eduki publikatzailea

Serafin Esnaola kalearen eta Gudari plazaren arteko pasadizoa moztuta

Serafin Esnaola kalearen eta Gudari plazaren arteko pasadizoko sabaian gertatutako jausien ondorioz, eta segurtasun arrazoiengatik, moztu egin da bidea oinezkoentzat zein ibilgailuentzat.

Aranederreko garajeetarako sarbidea Arrandegi kaletik izango da, beraz, Araneder kalea bi noranzkoetan egongo da irekita.