Eduki publikatzailea

Sentsibilizazio-kanpaina jai parekideen alde eta eraso sexisten, homofoboen, xenofoboen eta tranbofoboen aurka jarduteko

Nola jardun eraso sexista bat gertatzen bada?

  • 1.- Erasoa jasan duen emakumearengana edo emakumeengana gerturatu, laguntza behar duen galdetu eta bere erabakia errespetatuko dugu.
  • 2.- Jarrera matxistarik edo gogaikarririk gertatzen ari bada, jarrera hori eragiten ari den pertsonari gelditzeko eskatuko diogu, eta gelditzen ez bada, espazio horretatik bota egingo dugu.
  • 3.- Emakumearekin batera, lasai egoteko moduko leku batera joango gara, eta laguntza eska dezakeela azalduko diogu.
  • 4.- Emakumeak egoki baderitzo, Udaltzaingora deituko (943 00 43 00) dugu.
  • 5.- Gerta daiteke erasoa jasan duen emakumeak berehala ez erabakitzea zer pauso eman nahi duen. Edonola ere, honako telefono-zenbaki hauek eman eta ondoko orriko jarraibideak azalduko dizkiogu.
  • 6.- Azkenik, Udaltzaingoaren parte hartzerik ez bada izan, hurrengo egunean edo ahalik eta lasterren, gertatutako guztiaren berri eman Udaltzaingoan.

Informazioa, aholkua edo laguntza:

  • Foru Aldundiaren larrialdietako gizarte-zerbitzuak: 112
  • Udaltzaingoa: 943 00 43 00

Laguntza medikua:

  • Gertuen dagoen anbulategira joan edo 112 telefonora deitu.
  • Erasoa jasan duenak jakin behar du osasun-zentro batera joaten bada, arreta ematen diotenek salaketa izapidetzeko betebeharra dutela; horregatik, aztertu behar du gertatutakoari buruzko zer informazio eman nahi duen.
  • Emakumeari galdetu bere konfiantzako nork lagun diezaiokeen izapideak egiten. Ez badu inor, ERABAKI nork lagunduko dion, baina ez utzi bakarrik!
  • Bortxaketa izan bada, azaldu behar zaio ez duela arropa aldatu behar edo bere burua garbitu behar, frogarik ez ezabatzeko.
  • Komeni da osasun-zentroan lesio-agiria eskatzea.

Salaketa:

  • Ertzaintza: 112
  • Salaketa jartzeak prozedura judiziala abiatzea dakar. Emakumeak aholkularitza juridikoa eska dezake salaketa jarri aurretik.

OHARRA: Erasoa jasan duen emakumea atzerritarra bada, prozedura bera bete behar da, nahiz eta egoera erregularrean ez egon; izan ere laguntza eta larrialdiko zerbitzuak jasotzeko eskubide bera du.

Fitxategiak