Eduki publikatzailea

Uztailaren 24tik 31ra, Santio jaiak Donibanen

Uztailak 24, igandea

  • 14:00 Gazteen bazkaria Santiago plazan.
  • 17:30 Poteo herrikoia Elektrotxuflarekin.
  • 20:00 Txupinazoa eta ikurrinaren igoera Arantza Sagarzazuk eta Gorka Barrosok lagunduta. Agur herrikoia. Ondoren Flashmoba plazan
  • 22:30 – 01:00 Musika Ekain Iribarren eskutik.

Uztailak 25, astelehena. Santiago eguna

  • 07:30 Diana txistulariekin herrian zehar.
  • 08:00 Sokamuturra Donibane kalean eta Santiago plazan.
  • 10:00 Usakume-tiroa Gaztelutxoko zelaian.
  • 10:30 Gaztelutxoko XXX. bizikleta igoera, Vicente Carballaresen omenez. Aurten irteera Meipiko biribilgunean izango da. Oharra: kaskoa janztea derrigorrezkoa da. Izena emateko epea
  • 10:15 artekoa izango da.
  • 12:00 Herriko toka-txapelketa plazan.
  • 12:30 Kantujira herrian zehar Meipitik hasita, euskal jantziak jantzita.
  • 17:30 Mus-txapelketa herrikoia Bonantzan.
  • 18:30 Gazteen dantza sueltoko XXVII. txapelketa.
  • 20:00 Herri kirolen erakustaldia Santiago plazan: Felix Etxezarreta, Ernesto “Bihurri” eta Unai Ugartemendia.
  • 00:00 Gazteluko txosnaren 6. urteurrena

Uztailak 26, asteartea. Santa Ana eguna

  • 09:30 Autoek ezinduak jasoko dituzte beren etxeetatik eta Santa Ana ermitara eramango dituzte.
  • 11:00 Meza Nagusia Santa Ana ermitan. Ondoren, salda eta pintxoak banatuko dira Itsas Mendiko
  • txistulariek girotuta.
  • 11:30 XIV. marmitako-txapelketa.
  • 12:00 Balkoietako XI. lore-apainketa lehiaketa.
  • 13:30 Marmitako-dastaketa eta sari-banaketa (epaimahaiko kideak herrikoak izango da).
  • 16:00 Gazte olinpiada Santiago plazan
  • 17:00 Xake-txapelketa eta partxis-txapelketa.
  • 18:00 Abordaiaren hasiera Santiago Plazan. Herriko heldu, gazte eta haur (gurasoen ardurapean) guztientzat. Bakoitzak bere baltsa eraman behar du.
  • 22:30 Ohitura zaharrak berreskuratuz: Habaneraren XII. emanaldia. Santiago plaza musika eta kolorez jantziko da. Ondoren, berbena Tsunami taldearekin.

Uztailak 27, asteazkena. San Pantaleon eguna

  • 10:00 Diana txistulariekin herrian zehar.
  • 12:30 Igel, bote eta toka txapelketa Santiago plazan.
  • 13:30 Balkoietako XI. lore-apainketa lehiaketa. Sari-banaketa.
  • 14:00 Aiton-Amonen bazkaria. Ondoren, musika eta dantza.
  • 15:30 Herriko koadrilek sardinak eta ikatza jasoko dituzte Arizabalon.
  • 16:15 – 20"00 Musika Pasai Txarangarekin herrian zehar.
  • 19:00 Sardina-jana herri osoan zehar. Aurten Pasaiako Portuko Agintaritzak (PPA) diruz lagunduta.
  • 22:30 Arrantzaleen danborrada, Konstantzia Bandaren laguntzarekin. Eta plazan musika Ekain Iribarreren eskutik.
  • 00:00 DJ Bull Bonantzako txosnetan. 

Uztailak 28, osteguna

Atsedena

Uztailak 29, ostirala

  • 10:00 Neska-mutil gazteen pilota-txapelketa frontoian. Ondoren, neska-mutilentzako karabina-txapelketa frontoian.
  • 13:30 Haur bazkaria Bixi Bixin
  • 17:00 Arrantza haur eta gazteentzat Bonantzan. Ondoren, askaria plazan. Haurrentzako jolasak eta tailerrak plazan.
  • 18:00 Poker-txapelketa plazan.
  • 23:00 Kontzertua Bonantzako arkuan. Estrikalla eta Naiz Roxa.

Uztailak 30, larunbata. “Ez gaude denok” eguna

  • 10:30 Haur lasterketa “Busti zaitez haurren eta nerabeen tratu onaren alde” lelopean, adingabekoei tratu ona ematearen aldeko kanpainaren barruan. Hiru maila egongo dira:
    • - Familia-lasterketa: 3-5 urte (gurasoen partaidetzarekin)
    • - 6-9 urte
    • - 10-14 urte
    • Ondoren, hamaiketakoa.
  • 11:00 Eskulan tailerrak eta jolasak haurrentzat.
  • 12:30 Apar festa.
  • 17:30 Dultzainero eta trikitilariak herrian zehar.
  • 19:30 Herrien arteko herri-kirol desafioa Santiago plazan. Ondoren, herritarren arteko lehia berezia izango da.
  • 21:30 Barrikote herrikoia plazan.
  • 22:30 Euskal kantak, kanta-kantari Santiago plazan.
  • 23:30 Zezen suzkoa.
  • 00:00 Omenaldia eta aurresku herrikoia plazan. Ondoren, Burrunba elektrotxarangarekin plazatik txosnetara.
  • 00:00 – 02:00 Berbena Santiago plazan Karlos DJ-arekin.
  • 00:00 Gaztelu txosnan DJ-ak eta ibizar gaua
  • 01:00 Bonantzako txosnan Balber DJ-a.

Uztailak 31, igandea. San Ignazio eguna

  • 07:15 Kalejira txosnetatik hasita, eta animazioa sokamuturrak dirauen bitartean Jaixkiperen eskutik.
  • 08:00 Sokamuturra Donibane kalean zehar eta Santiago plazan.
  • 09:00 Itsas-diana Konstantzia Bandarekin. Ondoren, herriko kaleetan ibiliko da.
  • 10:00 Kalejira txistulariekin.
  • 11:30 Batelarien desfilea Meipitik Konstantzia Bandarekin.
  • 12:15 Batelarien ontziratzea eta estropada. Ondoren, batelarien zortzikoa eta sari-banaketa.
  • 19:00 Alurr Dantza Taldearen ikuskizuna: Arkupe Berrik, Remosek, Yola Berrik eta Ziabogak eskainita.
  • 19:00 Kontzertua Alabortza kantinan.
  • 21:30 Gazte eta helduen danborrada badian zehar, Pasai Txarangarekin. Bonantzatik irtengo da danborrada, eta alde zaharreko kaleetan ibili ondoren, badian ibiliko da.
  • 23:00 Su-festa badian Pirotécnia Valecea su-etxearen eskutik. Ondoren, danborrada kalean zehar. Ikurrinaren jaitsiera.

OHARRA, TRAFIKOAREN INGURUAN

Donibaneko jaiak direla-eta, alde zaharreko merkatari, ostalari eta bizilagunei jakinarazten zaie uztailaren 24tik 31ra, biak barne, era guztietako ibilgailuentzat (baita motorrentzat ere) egongo dela itxita kalea, ondoren adierazten diren orduetan:

  • Uztailak 24, igandea, 13:00etik aurrera itxita.
  • Uztailak 25, astelehena, egun osoan itxita.
  • Uztailak 26, asteartea, 11:30etik aurrera itxita.
  • Uztailak 27, asteazkena, 10:00etatik aurrera itxita.
  • Uztailak 28, osteguna, alde zaharreko ohiko ordutegia
  • Uztailak 29, ostirala, 14:00etik aurrera itxita.
  • Uztailak 30, larunbata, 10:00etatik aurrera itxita.
  • Uztailak 31, igandea, egun osoan itxita.
  • Halaber, jakinarazten da Nabalaldeko kaia herritarrentzako eta kanpotarrentzako irekita egongo dela egun hauetan: 24, 25, 27 (arratsaldez), 30 eta 31. Gogoan hartu pabilioi eta lokaletako sarbideak beti libre utzi behar direla.