Eduki publikatzailea

Santiago jaiak Donibanen

Uztailak 24, ASTELEHENA

  • 17:00: Poteo musikatua Meipitik abiatuta.
  • 18:00: Binakako pala txapelketaren finala frontoian.
  • 19:00: Buruhandiak Meipitik plazara.
  • 20:00: Txupinazoa eta ikurrinaren igoera, Konstantzia Bandaren eta Itsas Mendi elkartearen eskutik, biek ere aurten haien urtemugak ospatzen ari baitira.
  • Agur herrikoia. 
  • Ondoren Flashmoba plazan. 
  • 20:30: Kantaldia txosnetan: Ane, Irati eta Joxe Leon.
  • 21:00: Gazteen afaria plazan. 
  • Ondoren Elektrotxufla.
  • 01:00: DJa Gaztelu txosnan.

Uztailak 25, ASTEARTEA. Santiago eguna

  • 07:30: Diana txistulariekin herrian zehar. 
  • 08:00: Sokamuturra Donibane kalean eta Santiago plazan. 
  • 10:00: Usakume-tiroa Gaztelutxoko zelaian. 
  • 10:30: Gaztelutxoko XXXI. bizikleta igoera.  Aurten irteera Meipiko biribilgunean izango da. Oharra: kaskoa janztea derrigorrezkoa da. Izena emateko epea 10:15 artekoa izango da. 
  • 12:00: Herriko toka-txapelketa plazan. 
  • 12:30: Kantujira herrian zehar Meipitik hasita, euskal jantziak jantzita. 
  • 17:30: Mus-txapelketa herrikoia Bonantzan. 
  • Umeentzako antzerkia Kupelaclownen eskutik, Udaletxe Zaharreko aretoan. 
  • 18:30: Gazteen dantza sueltoko XXVIII. Txapelketa. 
  • 20:00: Herri kirolen erakustaldia Santiago plazan:  
    • Aizkolariak: Julen Cañamares eta Odei Espeleta
    • Harri-jasotzailea: Ibon Ugartemendia
    • Aurkezlea: Biurri

Uztailak 26, ASTEAZKENA. Santa Ana eguna

  • 09:30: Autoek ezinduak jasoko dituzte beren etxeetatik eta Santa Ana ermitara eramango dituzte. 
  • 11:00: Meza Nagusia Santa Ana ermitan. Ondoren, salda eta pintxoak banatuko dira Itsas Mendiko txistulariek girotuta. 
  • 11:30: XV. marmitako-txapelketa. 
  • 12:00: Balkoietako XII. lore-apainketa lehiaketa. 
  • 13:30: Marmitako-dastaketa eta sari-banaketa (epaimahaiko kideak herrikoak  izango da).
  • 18:00:  I. Pintxo Lehiaketa Bonantzan, herriko gazteek antolatua. Herritarrek pintxoak dastatu eta bozkatu ondoren, sari-banaketa. 
  • 20:00: Andoni Ollokiegiren kontzertua Bonantzan. 
  • 22:30: Ohitura zaharrak berreskuratuz: Habaneren XIII. emanaldia. Santiago plaza musika eta kolorez jantziko da.
  • Ondoren, berbena Tsunami taldearekin.
  • 00:00: DJa Gaztelu txosnan.

Uztailak 27, OSTEGUNA. San Pantaleon eguna

  • 10:00: Diana txistulariekin herrian zehar. 
  • 12:30: Igel, bote eta toka txapelketa Santiago plazan. 
  • 13:30: Balkoietako XII. lore-apainketa lehiaketa. Sari-banaketa.
  • 14:00: Aitona-amonen bazkaria. 
  • Ondoren, musika (Pasai txaranga) eta dantza. 
  • 15:30: Herriko koadrilek sardinak eta ikatza jasoko dituzte Arizabalon. 
  • 16:15 - 20'00: Musika Pasai txarangarekin herrian zehar. 
  • 19:00: Sardina-jana herri osoan zehar. Aurten ere Pasaiako Portuko Agintaritzak (PPA) diruz lagunduta. 
  • 20:00 – 22:30: DJa plazan 
  • 22:30: Arrantzaleen danborrada, Konstantzia Bandaren laguntzarekin. 
  • 00:00: Bull DJa Bonantzako txosnetan. 

Uztailak 28, OSTIRALA

  • 18:30: Gure jatorria berreskuratzen: txanelak uretaratzea.
  • Jarraian, Holi festa Santiago plazan. Animatu eta etorri Bollywoodeko jantziak jantzita. 
  • 20:00: Ikuskizuna txosnetan: Mamarro magoa.
  • 23:00: “Son pa bailar” kubatar musika taldearen emanaldia Bonantzan eta “mojito“ gaua. 

Uztailak 29, LARUNBATA

  • 10:00: Neska-mutil gazteen pilota-txapelketa frontoian.
  • Ondoren, neska-mutilentzako karabina-txapelketa frontoian. 
  • 13:30: Haur bazkaria Bixi Bixin. 
  • 18:00: Arrantza haur eta gazteentzat Bonantzan.
  • Ondoren, askaria plazan. 
  • 18:00: Poker-txapelketa plazan. 
  • 23:00: Kontzertua Bonantzako arkuan: Liher eta John Berkhout.
  • 01:00: DJa txosnetan.

Uztailak 30, IGANDEA. “Ez gaude denok” eguna

  • 10:30: Haur lasterketa “Busti zaitez haurren eta nerabeen tratu onaren alde” lelopean, adingabekoei tratu ona ematearen aldeko kanpainaren barruan. Hiru maila egongo dira: 
    • - Familia-lasterketa: 3-5 urte (gurasoen partaidetzarekin)
    • - 6-9 urte
    • - 10-14 urte
  • Ondoren, hamaiketakoa. 
  • 11:00: Eskulan tailerrak eta jolasak haurrentzat. Aurten Haur eta Nerabeen Eskubideen Sailak diruz lagunduta. 
  • 12:30: Apar festa. Aurten Algeposak diruz lagunduta. 
  • 17:30: Dultzainero eta trikitilariak herrian zehar. 
  • 19:00: Herrien arteko herri-kirol desafioa Santiago plazan.  Donibane vs Hernani.
  • 21:30: Barrikote herrikoia plazan. 
  • 22:30: Euskal kantak, kanta-kantari Santiago plazan. 
  • 23:30: Zezen suzkoa. 
  • 00:00: Omenaldia eta aurresku herrikoia plazan. 
  • 00:00 – 02:00: DJa Santiago plazan. 
  • 00:00: Ibizar gaua Gaztelu txosnan.
  • 00:30: Bull DJa Bonantzako txosnan.
  • 06:00: Baratxuri zopa Bonantzako txosnetan.

Uztailak 31, ASTELEHENA. San Inazio eguna

  • 07:15: Kalejira txosnetatik hasita, eta animazioa sokamuturrak dirauen bitartean Jaixkiperen eskutik. 
  • 08:00: Sokamuturra Donibane kalean zehar eta Santiago plazan. 
  • 09:00: Itsas-diana Konstantzia Bandarekin. Ondoren, herriko kaleetan ibiliko da. 
  • 10:00: Kalejira txistulariekin. 
  • 11:30: Bateleren desfilea Meipitik Konstantzia Bandarekin. 
  • 12:15: Bateleren ontziratzea eta estropada.
  • Ondoren, bateleren zortzikoa eta sari-banaketa. 
  • 14:00: Bazkaria herrikoia plazan
  • Ondoren DJa. 
  • 19:00: Kontzertua Alabortza kantinan. 
  • 20:30: Eskola Dantza Taldearen ikuskizuna, Remosek eta Arkupe Berrik lagunduta. 
  • 21:30: Gazte eta helduen danborrada badian zehar, Pasai txarangarekin. Bonantzatik irtengo da danborrada, eta alde zaharreko kaleetan ibili ondoren, badian ibiliko da. 
  • 23:00: Su-festa badian Pirotécnia Valecea su-etxearen eskutik. 
  • Ondoren, danborrada kalean. 
  • Ikurrinaren jaitsiera.